Páginas

2007/12/27

BUKATU GABEKO IPUINA: IGEL ERRALDOIA

Amaitu gabeko ipuin honek igel erraldoia dakar, eta ur txorrotadak boteaz dator Abenaki indioen aldetik.
Guk Koldo Izagirreren ipuin baten hasiera kopiatu dugu, zuek asmatu behar duzue nola jarrai daitekeen eta iruzkinetan idatzi. Ea irudimena zenbateraino erabiltzeko gai zareten! Hurrengo post-ean aukera izango duzue jakiteko nola bukatzen den ipuina.

Duela urte asko, aspaldi handian, igel erraldoi baten beldurrak bizi zen abenakitarren herria.

Errekak eta ibaiak hurrupatzen zituen igelak, eta abenakitarrak urik gabe ari ziren geratzen.

Beren tipiak bildu eta edateko ur bila abiatu ziren.

Abenakitarren buruzagia ez, hura bertan gelditu zen. Hari ez zion beldurrik ematen igel erraldoiak. Eta bazeukan asmo bat.

Aizkora hartu eta haritz handi bat hasi zen ebakitzen.

Baina ez zuen guztiz ebaki...

2007/12/24

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Hona hemen "Zorionak" hitzaren inguruko istorio polit bat:
Jakina denez, antzinako garaietan orakuluek natura aztertu ohi zuten etorkizuna aurreikusteko. Sua, ura, lur-hautsa edota animalia barruak ere aztertzen zituzten.
Besteak beste, txorien hegaldiak aztertu ohi zituzten, eta horrela, txori mota bi bereizten zuten: onak eta txarrak.
Irakurketak iragarpen txarrak zekartzanean "txori txarrez" esaten zioten, zoritxarrez alegia; ostera, iragarpenak onak zirenean "txori onak", ZORIONAK, alegia.
Honekin guztiarekin ZORIONDU nahi zaituztegu Gabonak direla eta. Bizitzaren bidaia honetako egun eta gau guztietan "txori onek" nahi
duzuen helmugaraino lagun diezazueten opa dizuegu.



¿Sabías que el día de Navidad no fue oficialmente reconocido hasta el año 385, cuando por influencia de San Juan Crisóstomo y San Gregorio Nacianzeno se proclamó el 25 de diciembre como fecha de la Natividad? De esta manera, la Iglesia primitiva absorbía en lugar de reprimir los ritos paganos existentes que desde los primeros tiempos habían celebrado el solsticio de invierno y la llegada de la primavera.
Posteriormente, en la Edad Media, la Iglesia añadió el nacimiento y los villancicos a sus costumbres. La Navidad, tal como la conocemos hoy, es una creación del siglo XIX y también la costumbre de cantar villancicos. Las tarjetas de navidad no empezaron a utilizarse hasta la década de 1870, aunque la primera de ellas se imprimió en Londres en 1846.
Os deseamos unas FELICES NAVIDADES Y UN PRÓSPERO AÑO NUEVO.

2007/12/21

GABONETAKO JAIALDIA

Gaur Gabonetako jaialdia ospatu dugu ikastolan, maila bakoitzak zerbait prestatu du: abestiak, dantzak, txirula jo... eta guk, beste gauzen artean, bertso batzuk bota ditugu: Txanogorritxoren bertsio berriak. Bideo honetan aukera izango duzue ikusteko zein ondo egin dugun.
Jaialdi honen argazki gehiago ikastolako blogean aurki ditzakezue.



Hoy hemos celebrado el festival de Navidad en la ikastola. Cada curso ha preparado algo: canciones, danzas, concierto de flauta... y nosotros/as, entre otras cosas, una sesión de Bertsolaris. Tenéis la oportunidad de escuchar y ver lo bien que lo hemos hecho en este vídeo que hemos insertado. Los versos nos cuentan dos versiones modernas de Txanogorritxo.
En el blog de la ikastola podéis encontrar más fotos que hemos sacado en la fiesta de hoy.

2007/12/20

ANTZERKIAK

Hilabete honetan 5. mailakoak lanean jo eta ke aritu gara antzerkiak prestatzen.
5.maila A-koek "Erregearen froga" eta "Barrerik egiten ez zekien printzesa" antzezlanak prestatu dituzte eta 5.maila B-koek "Orreaga". Aste honetan emanaldi batzuk egin ditugu eta 2., 5. eta 6.mailakoek aukera izan dute prestatutako antzerkiak ikusteko.



Durante este mes de diciembre hemos trabajado mucho preparando unas obras de teatro. Las/os alumnas/os de 5º A han organizado dos obras: "La prueba del rey" y "La princesa que no sabía reir" y las/os de 5º B: "Orreaga"
Durante esta semana hemos realizado varias representaciones y las/os alumnas/os de 2º, 5º y 6º han tenido la oportunidad de ver nuestro trabajo.

2007/12/16

CRESCENDO ABESBATZA

Abenduaren 12an 5. eta 6.mailakoak Lakuako Gizarte Etxera joan ginen abesbatza bat zuzen-zuzenean ikusteko. Crescendo abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen, Xabier Sarasola konpositore gipuzkoarrak prestatutako lanarekin. Horrelako lekuetan ez omen da oso egokia izaten argazkiak egiten ibiltzea eta Youtuben aurkitu dugun bideo bat jarri dizuegu. Gainera, bertan ikus dezakezuena eta guk ikusi duguna oso antzekoa da. Aurrera neska-mutilak, ea zer nolako iritziak idazten dituzuen iruzkinen atalean.







Este miércoles, 12 de diciembre, los/as alumnos/as de 5º y 6º fuimos al Centro Cívico de Lakua para presenciar la actuación de la Coral Crescendo. Nos han ofrecido una sesión escrita por el compositor guipuzcoano Xabier Sarasola. Como en este tipo de actos no conviene andar haciendo fotos hemos colgado aquí un vídeo del mismo grupo correspondiente a otra actuación similar a la que nosotros hemos presenciado. A ver, chicas y chicos, qué opiniones escribís en el apartado de comentarios.

2007/12/13

7. PROBA

Bukatzeko, idatz ezazu gabonetako abesti bat.

(77 kanta ezberdin aurki ditzakezu guk emandako esteka batean. Partaide bakoitzak desberdin bat aukeratu behar du. "Kopiatu-itsatsi" trukoa erabil dezakezu! )

2007/12/11

6. PROBA


Gabonak mundu osoan ospatzen dira eta herri bakoitzak badu modu ezberdin bat EGUBERRI ETA URTEBERRI ON esateko. Aurkitu nola esaten den hori beste hizkuntza batean.

(Partaide bakoitzak hizkuntza desberdin bakar bat aukeratu behar du. Saiatu besteenak ez errepikatzen)

2007/12/09

5. PROBA


Gabonen inguruko esaera zahar asko daude, idatz ezazu bat.

2007/12/06

4. PROBA

Aipatu Olentzerori egingo zeniokeen galdera bat.

2007/12/04

3. PROBA



Idatz ezazu Olentzeroren inguruan dagoen ohitura bat.

2007/12/02

2. PROBA


Nola irudikatzen du herriak?

2007/11/30

1. PROBA


Nor da Olentzero?





( Gogora ezazu aurreko postean agerten diren baliabideen estekak erabil ditzakezula informazioa eskuratzeko)

2007/11/29

ALTXORRAREN BILA

Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Hiru Erregeak, Papa Noel, Santa Claus eta San Nicolas, ezagunenen artean.

Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO


Joku honen bitartez Olentzero eta Euskal Gabonei buruzko gauza pilo ikasiko duzu. Badakigu asko dakizula baina hainbat gauza berri ikasteko aukera izango duzu. Gainera, zure anai-arrebei, lagunei... erakutsi ahalko diezu.

7 proba jarriko ditugu, erantzunak iruzkinetan idatzi behar dira. Abenduaren 20an proba guztiak egokiro gainditzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu.
ADI IBILI ! Laster hasiko baikara galderak jartzen.

BALIABIDEAK:

Ondoren dituzun helbideetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Baina KONTUZ!!! aukeraketa bat egin beharko duzu.

Ia galdera guztien erantzunak hemen daude:

http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html

http://eu.wikipedia.org/wiki/Olentzero

Hemen ere informazio asko topatuko duzu: http://www.jalgi.com/olentzero



Oharra: Joku hau Ikasbidea Ikastolako R. Rz de Arbulok eta A. Mujikak egindako "Altxorraren bila - Olentzero" ekintzan oinarrituta dago.

2007/11/24

EUSKAL HERRIA

Gai berri batekin hasi gara: Euskal Herria. Oraingoz oporretako garaia heldu ez denez turismo birtuala egitea proposatzen dizuegu. Herrialde desberdinak ezagutu nahi badituzu klikatu izenetan eta bideo politak ikusteko aukera izango duzu etxetik atera gabe. Honi buruzko bideo interesgarri gehiago ezagutzen badituzue bidali helbidea, ea denen artean bilduma interesgarria osatzen dugun.

ARABA
BIZKAIA
LAPURDI
ZUBEROA
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIKO PAISAIAK



Hemos comenzado un nuevo tema: Euskal Herria. Como todavía no es época de vacaciones os proponemos hacer turismo virtual. Si quieres conocer diferentes zonas de nuestro país sin salir de casa haz klik en los enlaces. Si conoces otros vídeos relacionados con este tema envíanos la dirección y así entre todos podremos hacer una interesante colección.

2007/11/19

BERTSOLARITZA IKASGELAN, ZERTARAKO?

1. Euskara aberasteko. Hitzen jolasa denez izugarri aberasten da hiztegia, egoera bakoitzari buruz hitz aproposak aukeratzera behartzen gaituelako.
2. Hizkuntzaren erregistro ludikoaz, ez formalaz jabetzeko. Edozein gairi buruz ari zaitezke eta bizi dituzun egoera guztiak izan daitezke aproposak bertsoak egiteko.
3. Memoria lantzeko. Gaitasun hau baztertzeko joera dago hezkuntza modernoan, baina badakigu beharrezkoa dela bere garapena ere. Bertsoak eta koplak buruz ikasiz memoria lantzeko aukera hor dugu.
4. Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezuak emateko egiten dira eta horretarako burua estrukturatu egin behar du ikasleak, logika erabiliz.
5. Sormena garatzeko. Arrazoiak ematerakoan argibide gisara adibideak jarriz, konparazioak eginez edo egoera bereziak imajinatuz.
6. Jende aurrean hitz egiten ohituratzeko. Egindako produkzioak jende aurrean kantatuz, gela barruan batzuetan eta jendetza baten aurrean bestetan, ikastolako jaialdietan esaterako, lotsak gainditzea lortuko da.


¿Para qué trabajamos "Bertsolaritza" en clase?

1. Para enriquecer el euskera. Como juego de palabras que es, necesitamos usar el vocabulario adecuado para cada situación.
2. Para utilizar el euskera en un registro lúdico, no formal. Cualquier situación puede ser una buena inspiración a la hora de hacer bertsos.
3. Para trabajar la memoria. Aunque últimamente esta capacidad está cada vez más abandonada creemos que es necesario su desarrollo.
4. Para organizar las ideas, los pensamientos. Los bertsos transmiten información y para ello el/la estudiante necesita estructurar las ideas.
5. Para desarrollar la creatividad. Colocándonos en situaciones y actividades imaginativas.
6. Para acostumbrarse a hablar ante la gente y superar la timidez. Las actividades frente al público ayudan a superar este obstáculo.

2007/11/13

IZARREN HAUTSA

Kurtso honetako lehenengo gaiarekin bukatzeko IZARREN HAUTSA abestia Ken Zazpi taldearen musikarekin.


Para terminar con este primer tema del curso la canción IZARREN HAUTSA con la música de Ken Zazpi.

2007/11/09

N.R.G.

Eta izenburu hau?
Ba "Nuestra Revista Galáctica"ri dagokio. Gaztelania arloan, Unibertsoaren gaia aprobetxatuz, testu mota desberdinak landu ditugu: berriak, informazioaren laburpenak, elkarrizketak... eta gela bakoitzean, bi taldetan banatuta, bi aldizkari argitaratu ditugu. Espazioari buruzko informazioa nahi baduzu Ikastolako liburutegira jo eta han izango duzu ale bakoitzetik bat. Ah, eta denbora-pasak ere badituzte!


¡Qué título más raro! Pues sí, pero son las siglas de "Nuestra Revista Galáctica". En el área de Lengua Castellana, aprovechando el tema del Universo hemos trabajado diferentes tipos de textos: noticias, resúmen de textos informativos, entrevistas... En cada clase hemos editado dos revistas. Si quiéres ampliar tu información sobre el Espacio consúltalas, las encontrarás en la biblioteca de la Ikastola. ¡Ah, hasta tienen pasatiempos!

2007/11/08

COLLAGE

Asteartean, arratsaldez, Unibertsoari buruzko Collage bat egin genuen taldeka. Denetatik erabili genuen: kartulina, egunkariak, plastilina, margoak, plastikozko ontziak... Oso lan politak egin genituen. Hemengo argazkian bi bakarrik agertzen dira, baina guztiak ikusi nahi badituzue etorri ikastolara, pasabidean daude eta.En el pasillo de la ikastola están expuestos los Collages que hemos realizado sobre el Universo. Aquí sólo aparecen dos, pero podéis venir a ver los demás trabajos cuando queráis.

2007/11/07

ZENBAKI ERROMATARRAK


Ai ene!
Zenbat buruhauste ematen dizkiguten zenbaki erromatarrek!
Arazoak badituzu zenbaki erromatarrekin hona hemen baliabide bat egin duzuna egiaztatzeko :



2007/11/06

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleak Kontsumo Tailerrak burutzen ari dira Eusko Jaurlaritzako kanpaina baten baitan, informatzea zein sentsibilizatzea helburu dituelarik. Ikastetxean bertan garatzen dira eta kontsumo arloaren alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira. 5. mailan supermerkatua eta erosketak, elikagaien arteko analisi konparatiboak eta elikagaien elaborazioa (ogia) lantzen ari gara.





Esta semana las alumnas y alumnos de primaria están realizando los talleres de consumo organizados por el Gobierno Vasco, cuya meta es la sensibilización y la información. Estas actividades son realizadas en el centro y tratan sobre temas importantes relacionados con el consumo.
En quinto curso estamos trabajando los siguientes temas: las compras y el supermercado, análisis comparativos de los productos y la elaboración de los alimentos (el pan)



2007/11/01

TIERRA, la película de nuestro planeta

Egun hauetan hemen geratu bazara eta planik ez baduzu, hona hemen aukera polita arratsaldea pasatzeko familiarekin edo lagunekin batera. Pelikula hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzu ikus dezakezu post honetan jarri dugun "trailerra".
Ikusten baldin baduzu kontatu zer iruditu zaizun.

Si no tienes plan para este puente, he aquí una propuesta divertida, entretenida y educativa. Para hacerte una idea de que va esta película puedes ver el "trailer". Si tienes oportunidad de verla comentanos qué te ha parecido.

2007/10/29

NETIKETA

“Internet plaza bat da". Horregatik, ezinbestekoa da Interneten ere ondo portatzea, gure jarduerak inor ez mintzeko. Horretarako asmatu da netiketa, hau da, jendetasun arau sorta bat sarean ibiltzeko.
Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira.
Hau kontuan hartuta, iruzkinetan idazterakoan zaindu beharko dituzun arauak hauexek dira:
-Identifikatu, hori da, esan nor zaren.
-Ez idatzi LETRA LARRIZ. Maiuskulaz idaztea ez dago bat ere ondo ikusita Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
-Idatzi baino lehen, pentsatu.
-Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin.
-Ez iraindu inor sarean.
-Iruzkina bidali baino lehen, berrikusi.
-Besteek jakitea gustatuko litzaizukeen gauza interesgarririk esan nahi baduzu, ez izan beldurrik. Sarearen helburua, azken finean, norberak dakiena partekatzea eta elkarri laguntzea da.Las normas de netiqueta se pueden comparar con las normas de urbanidad de los internautas,es decir, son las pautas que hay que seguir para tener un comportamiento educado en la Red. Por tanto, a la hora de escribir los comentarios, estas son las normas que debemos cuidar:
- Identifícate, es decir, escribe quién eres.
- Evita escribir en mayúsculas. En la Red se considera "gritar" (a nadie le gusta que le consideren un mal educado por hablar a voces) y además dificulta la lectura.
- Piensa antes de escribir .
- Cuida las reglas de ortografía. Ten en cuenta que estás hablando con una persona, no con un ordenador.
- No insultes a nadie en los mensajes.
- Antes de enviar un mensaje es importante que lo revises con atención.
- Es una buena idea escribir sobre los temas que nos interesan, no tengas miedo. El fin de la Red es compartir y ayudarnos.


2007/10/26

PLANETARIOA

Gaur Iruñera joan gara. Hamaiketakoa jan eta "Espazioan bizi izan: XXI. mendeko erronka" erakusketa ikusi dugu; gero, ondoan zegoen Yamaguchi parke japoniarretik paseatzera irten gara eta azkenik, Planetarioan sartu gara "Nor da hor?" proiekzioa ikustera. Bazkaltzeko ordua ailegatu denean, autobusez, Ziudadela parkera joan gara eta handik Gasteizera.
Irteera honi buruzko iritzia idatz dezakezue iruzkinen atalean.


Hoy hemos ido a Iruña. Después de almorzar hemos visitado la exposición "Vivir en el espacio: desafío del siglo XXI", a continuación un paseo por el parque japonés Yamaguchi y finalmente hemos entrado al Planetarium a ver la proyección "¿Quién anda allí?". Posteriormente hemos ido en autobús al parque de la Ciudadela a comer y de vuelta a Gasteiz.

2007/10/25

GOOGLE EARTH

Informazio hau Andonik, 5.maila B-ko ikasleak, ekarri du :
Google Earth programaren azken bertsioak, gure planeta ezagutzeaz gain, zeruan nabigatzeko ere aukera ematen digu.
Kontuan hartu programa hau instalatu behar dela norberaren ordenagailuan eta horretareko gurasoen laguntza behar da.




La última versión de Google Earth nos permite navegar no sólo por nuestro planeta a vista de satélite, sino también explorar muchos de los confines que esconde nuestro cielo.
Tened en cuenta que este programa hay que instalarlo en el ordenador y para ello necesitaríais la ayuda de aita o ama.

2007/10/23

BERTSOLARITZA

Aurten, 5. mailako ikasleak Bertsozale Elkarteak antolatzen duen bertsolaritza ikastaroa egiten ari gara, urritik maiatzera bertsolari baten laguntzaz : Oihane Perea , Arabako bertsolari txapelduna . Gela barruko lana izango da, bertsoak kantatzen, neurtzen, osatzen eta asmatzen. Hamabostero ordubeteko saioa emango diogu zeregin honi. Horretarako bereziki prestatutako liburuxka bat erabiliko dugu: Ni ere bertsolari.
Blog honetako eskuineko aldean, Loturen Hodeia atalean (Bertsolaritza), Bertso eskolako Web orrialdeko jolasak aurki ditzakezu. Ondo pasa jolasten!


Este año los alumnos/as de 5ºestamos realizando un curso de Bertsolaritza. Hemos comenzado en octubre y durará hasta mayo. Una vez cada quince días viene Oihane Perea, campeona de Bertsolaris de Alava, a enseñarnos a cantar, medir, completar e inventar versos. Para esta actividad utilizamos un cuadernillo : Ni ere bertsolari.
En la columna derecha de este Blog, en el apartado de Loturen Hodeia (Bertsolaritza), hay un enlace en el que se encuentran juegos de la Web de la escuela de bertsolaris.

2007/10/20

ADI ESPAZIOAN !

Nola jaio zen eguzkia?


Bideoa ikusi ondoren zerbait berria ikasi baduzue, aipa ezazue iruzkin batean.

2007/10/16

TAILERRAK

Badira urte batzuk gure ikastolan tailerrak martxan jarri zirela. Aurten ere 5 eta 6.mailakoak asteartero elkartzen gara ekintza dibertigarriak praktikatzeko. Guztira 7 tailer egingo ditugu ikasturtean zehar, era guztietakoak. Berrikuntza batzuk baditugu eta espero dugu beti bezain gustura aritzea aurten ere. Honako hauek izango dira: liburutegia, sukaldaritza, marrazketa, joskintza, jolasak, eskulanak eta esperimentuak.





Hace ya algunos años que nuestra ikastola puso en marcha las actividades denominadas talleres. Este curso los-as de 5º y 6º nos juntamos todos los martes por la tarde para realizar esta actividad. Tenemos un total de 7 talleres por los cuales pasarán todos-as los alumnos-as del tercer ciclo. Algunos talleres son novedad y esperamos que sigan siendo del agrado de todos-as. Este año practicaremos experimentos, biblioteca, cocina, dibujo, costura, juegos y manualidades.

2007/10/13

ZER DA UNIBERTSOA?

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du / Una imagen vale más que mil palabras.




Zer iruditu zaizu bideoa? Nahi baduzu idatz dezakezu iritzia iruzkinean.
Puedes escribir tu opinión sobre el vídeo en los comentarios .

2007/10/11

ZUHATZA UHARTEA

Irailaren 26, 27 eta 28an Zuhatzara joan ginen. Nahiz eta arazo batzuk eduki eguraldiarekin primeran pasatu genuen. Ur-ekintzak eta tailerrak egin genituen, bapo jan genuen eta egurrezko etxola polit batzuetan nahiko ondo egin genuen lo . Hona hemen ateratako argazki batzuk:



Los días 26, 27 y 28 de septiembre estuvimos en la isla de Zuaza. Aunque el tiempo no nos acompañó nos lo pasamos estupendamente. Realizamos actividades acuáticas y diversos talleres. Además de comer mucho también dormimos bastante en unas preciosas cabañas de madera. He aquí algunas de las fotos que sacamos.

2007/10/10

ONGI GOSALDU


Irailean "Gosari Bihotz Osasungarri"erakundeak antolatutako ekintza batean parte hartu genuen.
Gogoratu ondo gosaltzeko zerealak, esnekiak, fruta eta extrak (olioa, hestebeteak, fruitu lehorrak...) jan behar ditugula.

En septiembre participamos en la campaña "Desayunos Cardiosaludables".
Recordad que para desayunar bien hay que tomar diariamente cereales, lácteos, fruta y extras (aceite, embutido, frutos secos...)

UNIBERTSOA


Unibertso gaia lantzen ari garenez hona hemen kontsulta daitezkeen Web-orrialde interesgarri batzuk:

Iruñeako Planetariuma

Unitate praktikoak

Astronomia para niñas y niños


Zuk beste helbideren bat ezagutzen baduzu bidali post honen iruzkinen lekuan. (Laguntza behar baduzu gurasoei eskatu)

2007/10/08

ONGI ETORRI


Ongi etorri blog honetara. Kurtsoan zehar egingo ditugun irteera, ekintza eta lanen berri izango duzue bertan. Zuen parte hartzea ere biziki eskertuko genuke. Nola? Ba, post bakoitzaren amaieran iruzkinen atalean idatziz. Zuen gustukoa izango delakoan gaude.



Bienvenidos a este blog. Aquí tendréis noticias de las salidas, actividades y trabajos que realicemos a lo largo del curso. Teniendo en cuenta que un blog es participativo nos gustaría que al final de cada post hicierais algún comentario sobre el mismo. Esperamos que sea de vuestro agrado.

Mertxe eta Karmele