Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Altxorraren bila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Altxorraren bila. Mostrar todas las entradas

2007/12/13

7. PROBA

Bukatzeko, idatz ezazu gabonetako abesti bat.

(77 kanta ezberdin aurki ditzakezu guk emandako esteka batean. Partaide bakoitzak desberdin bat aukeratu behar du. "Kopiatu-itsatsi" trukoa erabil dezakezu! )

2007/12/11

6. PROBA


Gabonak mundu osoan ospatzen dira eta herri bakoitzak badu modu ezberdin bat EGUBERRI ETA URTEBERRI ON esateko. Aurkitu nola esaten den hori beste hizkuntza batean.

(Partaide bakoitzak hizkuntza desberdin bakar bat aukeratu behar du. Saiatu besteenak ez errepikatzen)

2007/12/09

5. PROBA


Gabonen inguruko esaera zahar asko daude, idatz ezazu bat.

2007/12/06

4. PROBA

Aipatu Olentzerori egingo zeniokeen galdera bat.

2007/12/04

3. PROBA



Idatz ezazu Olentzeroren inguruan dagoen ohitura bat.

2007/12/02

2. PROBA


Nola irudikatzen du herriak?

2007/11/30

1. PROBA


Nor da Olentzero?





( Gogora ezazu aurreko postean agerten diren baliabideen estekak erabil ditzakezula informazioa eskuratzeko)

2007/11/29

ALTXORRAREN BILA

Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Hiru Erregeak, Papa Noel, Santa Claus eta San Nicolas, ezagunenen artean.

Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO


Joku honen bitartez Olentzero eta Euskal Gabonei buruzko gauza pilo ikasiko duzu. Badakigu asko dakizula baina hainbat gauza berri ikasteko aukera izango duzu. Gainera, zure anai-arrebei, lagunei... erakutsi ahalko diezu.

7 proba jarriko ditugu, erantzunak iruzkinetan idatzi behar dira. Abenduaren 20an proba guztiak egokiro gainditzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu.
ADI IBILI ! Laster hasiko baikara galderak jartzen.

BALIABIDEAK:

Ondoren dituzun helbideetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Baina KONTUZ!!! aukeraketa bat egin beharko duzu.

Ia galdera guztien erantzunak hemen daude:

http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html

http://eu.wikipedia.org/wiki/Olentzero

Hemen ere informazio asko topatuko duzu: http://www.jalgi.com/olentzero



Oharra: Joku hau Ikasbidea Ikastolako R. Rz de Arbulok eta A. Mujikak egindako "Altxorraren bila - Olentzero" ekintzan oinarrituta dago.