Páginas

2008/07/30

ITZIAR, NEREA ETA ADA LAUAXETAN


Kaixo berriro,

Uztailaren 11tik 20ra arte Lauaxetako udalekuan egon ginen Nerea, Itziar eta hirurok. Oso ondo pasatu genuen: jolasak, txangoak eta oso monitore majuak izan genituen. Orokorrean oso esperientzia ona izan zen. Hemen duzue argazki bat. Abuztuan hondartzara joango naiz eta beste argazki bat bidaliko dizuet, azkena, ez nekatzeko. Ea jendea argazkiak bidaltzera animatzen den, ze oporaldiaren erdia bete egin dugu.

Musu bat guztiei.


2008/07/21

CURIOSIKID

Zientzialaria izatea gustatuko litzaizueke?
Ba, 300 esperimentu baino gehiago duen Webgune bat gomendatzen dizuegu: CURIOSIKID

Oso egokia udako hilabete hauetarako.
"Experimentos on-line" atalean sartzen bazara esperimentu asko egin ahalko dituzu.
Baina interesatzen zaizuna benetako esperimentuak badira sartu
"Experimenta" atalean, bertan agertzen diren argibideak irakurtzen badituzue etxean egin ahalko dituzue proposatzen diren ekintzak.
Ongi pasa!


Si tienes espiritu científico en la estupenda página Web CURIOSIKID
podrás realizar mas de 300 experimentos interactivos sobre temas muy diferentes, para ello entra en el apartado de
"experimentos on-line".
También puedes convertirte en investigador y realizar experiencias en tu casa siguiendo las instrucciones que aparecen en el apartado de "experimenta".
¡A divertirse!

2008/07/17

KARMELE EXPO-ZARAGOZAN

Egun hauetan Zaragozan ibili naiz lagun batzuekin eta hiria ezagutzeaz gain Expo-Zaragoza bisitatu dut.
Expo-Zaragozako sarreran atera didate argazki hau eta atzean agertzen den pertsonaia Fluvi da, hango maskota. Ura munduko leku eta pertsona guztietara ailegatzea da bere betebeharra. Hemen klikatzen baduzue Fluvirekin jolasteko aukera izango duzue.

Karmele

2008/07/09

ADA LANDEETAN



Kaixo,

Zer moduz oporretan?? Ondo espero dut. Landeetako kanpin polit batean egon ginen asteburu batean eta gauean zarata berezi bat hasi ginen entzuten. Begiratu genuen eta hor zegoen TRIKU bat. Ezin genuen hartu eskuekin pintxoak direla eta, baina plater hegalari batekin bai harrapatu genuela. Hona hemen froga, argazkian. Besterik gabe, ondo pasa oporrak eta irailera arte.

Agur bero bat,

Ada H.

2008/07/06

WILD WEB WOODS

Azken bolada honetan Internet eragin handia izaten hasi da, bai gure gizartean bai komunikatzeko eran. Nahiz eta abantaila asko izan bereziki umeentzako arriskutsuak diren desabantailak ere baditu. Hemen proposatzen dizuegun joko honek erabiltzaile arduratsuak bilakatzeko, internetek nola funtzionatzen duen jakiteko eta ondo pasatzeko balio du. Jolasten hasi aurretik azalpenak irakurtzea komeni zaizue.


Ultimamente Internet está influyendo en nuestra sociedad y en la forma de comunicarnos. Aunque tiene grandes ventajas también comporta riesgos potenciales sobre todo para las/os niñas/os. Este juego que aquí os proponemos puede serviros para entender cómo funciona Internet y para convertiros en usuarios prudentes y al mismo tiempo para divertiros jugando.
Antes de comenzar a jugar os conviene leer las explicaciones sobre este juego y de cómo se juega.

2008/07/01

BIDALI ARGAZKIAK

Hurrengo post-etan gure oporretako argazki bilduma egin nahi dugu. Horretarako, zu agertzen zaren oporretako argazki bat bidali helbide honetara :

mertxekarmele@gmail.com

Argazkiarekin batera bidali idatzi bat esanez nor zaren eta non atera duzun.
Ez badakizu nola erabiltzen den posta elektronikoa eskatu laguntza gurasoei edo dakien norbaiti.



En los siguiente post-s queremos hacer un album sobre nuestras vacaciones. Para ello puedes mandarnos una foto que hayas sacado durante las vacaciones y en la que aparezcas tú a la siguiente dirección electrónica:

mertxekarmele@gmail.com

Junto con la foto escribe diciendonos quién eres y dónde has sacado dicha fotografía.
Si no sabes utilizar el correo electrónico pide ayuda a tu madre, padre, tía/o , vecina/o ...