Páginas

2008/01/31

GASTEIZKO UDALETXEAN

Asteartean, 5. maila B-koek eta asteazkenean, 5.A-koek Gasteizko Udalak antolatzen duen jarduera batean parte hartu genuen.
Helburua Udaleko plenoetako prozesua ezagutzea izan zen. Horretarako, gela bakoitzean alkate edo alkatesa eta idazkaria hautatu behar izan zituzten. Horrez gain, taldeka antolatuta, eztabaidatzeko gaia aukeratu eta proposamenak eraman behar izan zituzten alderdi politikoak balira moduan.
Udaletxean sartu aurretik, Gorkak, gure gidariak, ibilbide bat eginez gure hiriko historia eta hainbat eraikin erakutsi zizkigun.
Esan beharra dago, Plenoan ederki moldatu zirela, agian, etorkizunean zeregin horretara bueltatuko dira. Batek daki!


Los alumnos/as de 5º hemos tomado parte en una actividad organizada por El Departamento de Educación del Ayuntamiento de Gasteiz.
Gorka, nuestro guía, nos ha acompañado y con él hemos aprendido un poco de historia acerca de nuestra ciudad. También hemos tenido la oportunidad de simular un Pleno en el Ayuntamiento. Para ello, además de elegir el tema a debatir , en la Ikastola celebramos elecciones para elegir alcalde o alcaldesa, secretario/a, grupos políticos y también portavoces de los mismos.
Quién sabe si el día de mañana volverán a utilizar esos cargos. Hay que decir que todo ha sido democrático y que lo han hecho fenomenal

2008/01/22

EZ DAUKANAK ONGI OHI DAKI...

EDUKITZEA ZEIN DEN ONA.



Hauxe da 5. mailan lantzen ari garen unitatearen izenburua. Beste gai batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara.

Diapositiba hauek arretaz ikusi eta gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak.

2008/01/21

IZOTZ PISTA

Aste honetan izotz pistara joatea tokatu zaigu. Jolas garaian autobusa hartzen dugu eta hara abiatzen gara, 11:30etik 12:30era izotz gaineko irristaketa ikastaroa egiten dugu. Primeran pasatzen ari gara!



Esta semana estamos haciendo un cursillo de patinaje sobre hielo. He aquí unas fotos para que veáis lo bien que lo estamos haciendo.

2008/01/11

JOKU MATEMATIKOAK


Egitura sinplea duen joku hau benetan oso dibertigarria da. Poliki poliki buruari eragiten hasten zara eta, azkenean, ez duzu amore ematen maila desberdin guztiak bukatu arte.
Probatu eta esaguzu zer iruditzen zaizun.
Ea zenbat denbora behar duzun joku honen mailak pasatzeko!

Buscando más información sobre este genial puzzle, resulta que se llama "Full House", y es una creación de Erich Friedman, un profesor de matemáticas de la Universidad de Stetson. En su tiempo libre se dedica a crear puzzles.

2008/01/06

IGEL ERRALDOIA

Esteketan klikatzen baduzue ipuin osoa entzuteko edo irakurtzeko aukera izango duzue:




NABAR, HARTZ IPUINLARIA Webgunean munduko kultura guztietako ipuinak irakurri edota entzuteko aukera izango duzue. Nabar-ek zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinak. Webgune horretako ipuin gehiago irakurtzeko edota entzuteko aukera baduzue esaguzue zein izan den gogokoena.




La página Web NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS nos ofrece la posibilidad de leer y/o escuchar cuentos de todas las culturas del mundo. NABAR nos ofrece la posibilidad de gozar de los cuentos en siete idiomas (euskara, catalán, aragonés, español, francés, occitano e inglés)