Páginas

2008/02/28

THE HORROR BUS


Aurtengo zinemasteak, Krearen eskutik, The horror bus filma ikustera gonbidatu gintuen eta gaur 5.eta 6.mailakoak joan gara. Merezi izan du!

2008/02/25

TETRISA

Egun hauetan matematika liburuan joko ezagun honen zenbait ariketa landu ditugu. Interneten nabegatzen jakin dugu joko hau errusiar batek asmatu zuela, Alexey Pazhitnovek, 1985ean.
Ondo informatu gara eta irakurri dugu Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko. Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.


JOLASTU

2008/02/19

KONTZERTUA

Gaur, otsailaren 19an, Jesus Guridi musika-eskolara joan gara "Haria eta Orkestra" kontzertua entzutera.
Bernaola musika taldeari esker orkestrari buruzko gauza pilo bat ikasi ditugu. Musikarien artean ikasle ohi batzuk ikusterakoan asko poztu gara.
Kontzertu honi buruzko iritziak utz ditzakezue iruzkinen atalean.



Hoy hemos ido al conservatorio de música Jesús Guridi a escuchar el segundo concierto de este curso. Entre otras cuestiones se nos ha explicado la organización de una orquesta y hemos aprendido cuales son los instrumentos de cuerda: nonbre, forma, timbre...

2008/02/15

MENDIGORRITXUKO LANTEGIA



Otsailaren 8an 5.Bkoak eta 15ean 5.Akoak ontzi hondakinak sailkatu eta birziklatzeko Mendigorritxuko lantegia bisitatzera joan ginen. Normalean edukiontzi horietan botatzen ditugun plastikoak, tetrabrikak eta latak nola sailkatzen dituzten ikusi genuen. Plastiko-mota asko daudela eta erraz identifika daitezkela dituzten ezaugarriengatik eta ontziek duten zenbakiengatik ikasi genuen. Latak ere bi motatakoak izan daitezkeela:burdinezkoak eta aluminiozkoak ikusi genuen. Baita fruta, barazkiak eta abar erosterakoan poliespana-bandejak saihestu behar ditugula esan ziguten ere. Benetan interesgarria eta erabilgarria ikasi ditugun gauza guztiak!

Estos días hemos visitado la planta de clasificación y reciclaje de envases de Mendigorritxu (Jundiz). A esta planta llegan los envases procedentes de la recogida selectiva de envases (contenedor amarillo) de la provincia de Álava. Hemos comprendido que hay muchas razones para reciclar: ahorro de materias primas, ahorro de energía, disminucíon del impacto ambiental y la contaminación...
Un consejo: cuando bajemos material para reciclar al contenedor amarillo ¡NO CERRAR LAS BOLSAS CON UN NUDO!

2008/02/12

GIZA GORPUTZA 3 DIMENTSIOTAN

Gai berri batekin hasi gara: ... ETA HORRELA BIZITZEN GARA... honetan gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu . Horretarako baliabide birtual bat eskeini nahi dizuegu: Visible Body
Web orrialde hau ingelesez dago eta bertan 3 dimentsiotan aparatu eta organo guztiak ikusteko aukera izango dugu. Merezi du; baina, ondo ikusteko erregistratu behar da, beraz ezinbestekoa izango da zuen gurasoen baimena eta laguntza.

Hemos comenzado con un nuevo tema: .. ETA HORRELA BIZITZEN GARA... ; en él vamos a conocer diferentes aparatos y órganos del cuerpo humano. Como ayuda hemos encontrado un excelente recurso, se trata de Visible Body, una aplicación web que nos permite ver, en tres dimensiones, todos los aparatos, sistemas y principales órganos del cuerpo humano con una claridad impresionante. Para su perfecta visualización hay que registrarse, descargar unos plugin necesarios y esperar un poco a que se carguen todos los sistemas. Merece la pena.
Recordad que la instalación de este recurso debeis realizarla con vuestro padre o madre.

2008/02/05

SANTA AGEDA



Atzo arratsaldean Santa Ageda bezpera ospatu genuen. Lehenengo ikastolan abestu genuen eta ondoren Aranbizkarra auzotik ibili ginen kantari. Goxoki pilo bat eta dirua jaso genituen. Primeran pasa genuen!

Ayer por la tarde celebramos Santa Águeda. Primeramente todas las clases cantamos en el patio de la ikastola y a continuación fuimos por el barrio de Aranbizkarra. Nos dieron un montón de caramelos y algo de dinero. Nos lo pasamos estupendamente.

2008/02/02

INAUTERI AROA, EUSKARA AHOZ-AHO DOA




Egun hauetan euskararen hamabostaldia ospatzen ari gara eta honekin batera Inauteriak eta Santa Ageda.
Euskararen asteko gaia mendia, natura eta baserria da; horregatik, txorimalo mozorroekin atera gara. Desfilea egin ondoren, dantza herrikoi batzuk dantzatu ditugu eta bukatzeko txokolatea hartu dugu. Hemen argazki batzuk agertzen dira baina, gehiago ikusi nahi baldin badituzue zoazte Arantzabelako blogera.

Estos días, dentro de la quincena del euskera, estamos celebrando los Carnavales y Santa Águeda. El tema que estamos trabajando es el monte, la naturaleza y el caserío; por eso, nos hemos disfrazado de espantapájaros. Aquí podéis ver algunas fotos pero hay más en el blog de Arantzabela.