Gaur Donostia aldera joan gara eta Zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu: Zientziaren Kutxagunea. "Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!
Hoy hemos ido a Donostia y hemos descubierto la cara más divertida de la ciencia: Kutxaespacio de la Ciencia. Bajo el lema de "Prohibido no tocar" nos hemos divertido y aprendido. También hemos comprobado que este lugar es ideal para ver, sentir y disfrutar de la ciencia.
Bueno, esta ha sido la última excursión del curso.
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas
2009/06/19
2009/06/16
MITOSIA
Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:
2009/05/25
MATERIALS
Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.- Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
- - Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
- - Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
- - Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.
2009/05/17
ZIENTZIA MUSEOA

Ekainaren 19an Donostiako "Kutxaespazioa" zientzia museoa ezagutzera joango gara; baina, hara joan baino lehen "Kutxaespazioa"ren web-orrian sartuko gara eta Zientzia Museo honek eskaintzen duenaren berri jasoko dugu. Arretaz aztertzen baldin badugu orain lantzen ari garen gaiari buruzko azalpen asko aurkituko ditugu.
2009/03/24
2009/03/23
GRAFIKOAK SORTU

Industrializazioak lan munduan, sektorez sektore, izan zuen eragina aztertu dugu 4. unitatean. Horretarako hainbat grafiko paperean egin ditugu, baina orain Interneteko baliabide bat erabiliko dugu grafikoak egiteko. Beraz, sartu CREATE A GRAF programan eta egin paperean egin dituzun grafikoak. Horiek egin eta gero, irudi gisa gordeko dituzue ordenagailuan zuen karpetan.
Grafikoak egiterakoan jarraitu behar diren pausoak HEMEN DAUDE
2009/03/18
KONTSUMOAREN HISTORIA
2009/03/13
2009/03/12
NEOLITO GARAIKO IRAULTZA
Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.
2009/02/27
GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA
Otsailaren 25 eta 26ean Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina oso interesgarria izan da. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.
Los días 25 y 26 de febrero hemos ido al vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. Las vistas y los olores no eran muy agradables, pero ha sido muy interesante. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.
Etiketak:
Argazkiak,
Informazioa,
Ingurunea
2009/02/10
JCLIC
Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta ostegunean egingo den azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea.
2009/02/07
NERBIO SISTEMA
2009/02/05
IRAITZ-APARATUA

Iraitz aparatua osatzen duten elementuak eta iraitz -prozesua nola gertatzen den ikusiko dugu hurrengo esteketan:
Kontzeptuak, erlazioak, prozesua hobeto ulertzen eta finkatzen laguntzearren, Txanelak proposatzen duen galdetegia jarri dizuegu. Beraz, gernu- maskuria hustu eta saia zaitezte galderak erantzuten:
2009/02/03
SANTA MARIA KATEDRALA
Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremioek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Barruko argazkirik ez dugu egin oraingoan, debekatuta dago-eta, baina katedraleko irudiak ikusi nahi izanez gero, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti. Hala ere, ez izan zalantzarik, bertatik bertara ikustea hobe.
Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Esta vez no hemos hecho fotos en el interior, pues está prohibido, pero si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo. Nuestro consejo ... ir a la catedral y ver las obras sobre el terreno.
Etiketak:
artea,
Euskal Herria,
Informazioa,
Ingurunea
2009/02/01
2009/01/30
ODOL ZIRKULAZIOA
Odolaren osagaiak, bihotza nolakoa den, odola garraiatzeko hodi motak... ikusi ditugu. Horiek guztiek elkarrekin egiten dute lana, zirkulazio-aparatua osatuz. Zirkulazio hori hobeto ezagutzea, biriketan gertatzen dena eta odolak gorputz osoan zehar egiten duen ibilbidea irudikatzea da Txanelak proiektuko jarduera honen helburua.Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk egiten dira, ikusitako prozesuaren gainean.
GALDERAK
Osagarri gisa Santillanan agertzen diren ariketak ere jarri ditugu, batzuk zailak dira baina badakigu praktikatuz ikasten dela.
BIHOTZAREN ANATOMIA
BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA
BIHOTZAREN ZIKLOA
ODOL ANALISIA

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA
BIHOTZAREN ZIKLOA
ODOL ANALISIA
Klasean aurkume baten bihotza aztertu dugu eta aurikulak, bentrikuluak, balbulak, arteriak... nahiko ondo ikusi ditugu.
2009/01/29
2009/01/28
2009/01/26
ARNAS APARATUA
3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; oraingoz arnas aparatua aztertu dugu.Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:
ARNAS APARATUA
ARNAS APARATUARI BURUZKO GALDERAK
SANTILLANAK ere jarduera hauen bidez gizakien arnas aparatua hobeto ulertzen lagunduko digu:
ARNAS APARATUAREN ANATOMIA
AIREAK ODOLERA HELTZEKO EGITEN DUEN BIDEA
ARNAS MUGIMENDUAK
2008/12/22
EGINDAKO LANAK

Bigarren gaia bukatu da eta aurreko sarrera batean komentatu genuen bezala, binaka gure ikasleek Europako estatu bati buruz PowerPoint bat egin behar zuten. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, Excelen klimograma egiten eta baita PowerPoint programa erabiltzen ere. Beheko estekan sakatzen baduzue egindako lan guztiak ikusteko aukera izango duzue.
Como comentamos en una entrada anterior, nuestas/os alumnas/os por parejas han realizado un trabajo en PowerPoint sobre un estado europeo. Los trabajos ya están finalizados y como puede verse se han esforzado mucho y también han aprendido bastante. Han mostrado habilidad a la hora de encontrar información en Internet, de buscar las fotografías adecuadas, de realizar el climograma en Excel y por supusto de manejar el programa PowerPoint. Si klikeáis en el enlace de arriba tendréis la oportunadad de ver los diferentes trabajos.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









.png)


