Páginas

2010/01/07

BESTE BISITA BAT

Gaur beste bisita bat izan dugu ikastolan. Oraingoan Ekialdea institutuan dauden ikasle batzuk.
Eskerrik asko etortzeagatik!

2009/12/24

GABONAK

2009/12/23

BISITA GABONETAN



Aspaldian nahiko utzita dugu gure bloga. Noski, neska-mutilak institutuan daude, lagun berriak egin dituzte, lan eta azterketa asko dituzte... Baina argi dago ez direla gutaz ahaztu eta horren froga gaur, Olentzeroren jaian, ikastolan izan ditugula batzuk. Badakigu beste batzuk ere etorri nahi zutela baina Ekialde institutuan klaseak zituztela, ... beste batean izango da!

2009/08/10

XABI ISTANBULEN


Kaixo!
Hemen gaude nire familia eta ni Istanbuleko hotelean, Santa Sofiaren aurrean.
Ondo pasatu uda!
Xabi I.

2009/06/26

AROA IZKIN

Ni Izkiko ur-jauzian.
Aroa

2009/06/23

AGUR T´ ERDI



Azkenera iritsi gara jada. Bukatzeko, bideo honetan bi urte hauetako laburpen txiki bat egin dugu Izarren Hautsa abestiarekin, bera izan baita 2 ikasturte hauetan landu ditugun gai guztiei lotura eman diena. Ea gustukoa duzuen.

Bederatzi urte pasa dira ikastolan sartu zinetenetik eta ziur gaude beti izango dituzuela gogoan gure artean pasa dituzuen mementu asko, onak eta ez hain onak.
Zuetako asko gertu bizi zarete eta batzuk anai-arrebak dituzue gure Ikastolan eta badakigu izango dugula aukera zuen bizitzaz jakiteko.
Hala ere, ez litzateke gaizki egongo Blog hau bizirik mantenduko bagenu. Nola? Ba, zuen ekarpenekin. Zaudeten lekuan zaudetela bidal itzazue zuen berriak, komentarioak, argazkiak, bideoak edo dena delakoak eta hemen publikatuko ditugu. Horrela, gure arteko harremana ez da guztiz etengo eta beti izango duzue aukera Arantzabelako lagunen berri izateko. Zer iruditzen?
Eta hasteko ez litzateke gaizki egongo, iaz egin genuen bezala, udako oporretatik argazki edo eskutitz bat bidaltzea.
Helbidea honako hau da: mertxekarmele(ABILDUA)gmail.com

Animo eta ondo pasa oporrak. Beti arte!

(Azken jaiaren argazkiak ikastolako blogean ikus ditzakezue)


Hemos llegado al final de nuestra etapa en la ikastola y para acabar hemos preparado un pequeño resumen de estos dos últimos años con la música de "Izarren hautsa" ya que esta canción ha servido de unión de todas las unidades que se han trabajado en este ciclo.
Esperamos que os guste.

Han pasado nueve años desde que entrasteis en la ikastola y estamos seguras que siempre recordaréis algunos momentos que habéis pasado entre nosotros-as, buenos y no tan buenos.

Algunos de vosotros-as vivís cerca, otros tenéis hermanos-as en la Ikastola, y sabemos que tendremos noticias de cómo os va, e incluso vendréis de visita. Aún así, hemos pensado que este Blog puede ayudarnos a mantener cierta relación en el grupo. ¿Cómo? Con vuestras aportaciones. No son deberes, no, sólo queremos que nos enviéis a esta dirección vuestras noticias, comentarios, fotos de vacaciones, vídeos o lo que se os ocurra, nosotras publicaremos todo lo que llegue. ¿Qué os parece? Para empezar no estaría mal que recibiéramos este verano, al igual que el año pasado, alguna foto de vuestras vacaciones con un pequeño texto diciéndonos cómo os va.
Esta es la dirección: mertxekarmele(ARROBA)gmail.com

¡Ánimo, a disfrutar y hasta siempre!


(Las fotos de la fiesta de fin de curso se pueden ver en el blog de la ikastola)

2009/06/19

ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA

Gaur Donostia aldera joan gara eta Zientziaren aurpegi alaiena aurkitu dugu: Zientziaren Kutxagunea. "Debekatuta dago ez ukitzea" lemapean jolastu eta ikasi dugu. Zientzia ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko oso leku aproposa dela iruditu zaigu.
Beno, hau izan da ikastolan egin dugun azken txangoa. Hau pena!





Hoy hemos ido a Donostia y hemos descubierto la cara más divertida de la ciencia: Kutxaespacio de la Ciencia. Bajo el lema de "Prohibido no tocar" nos hemos divertido y aprendido. También hemos comprobado que este lugar es ideal para ver, sentir y disfrutar de la ciencia.
Bueno, esta ha sido la última excursión del curso.

2009/06/18

6.B-KOEN ANTZERKIAK

Kurtsoko azken egun hauetan 6.B-koak jo eta ke aritu dira bi antzerki prestatzen: "Arratsalde bat zinean" eta "Basoan galdutako neskak". Atzo eta gaur bi emanaldi egin dituzte eta oso argi ikusi dugu artista handiak direla.

Estos últimos días del curso los/as alumnos/as de 6ºB han trabajado mucho preparando unas obras de teatro: "Una tarde en el cine" y "Las niñas perdidas en el bosque". Entre ayer y hoy han realizado dos representaciones y hemos tenido la oportunidad de ver que todos/as son unos/as grandes artistas.

2009/06/17

6.A, AZKEN EGUNETAKO OSPAKIZUNAK

Argazki bilduma hau Nagorek ekarri du blogean jartzeko. Horietan urtebetetze bat ospatzen agertzen gara eta baita, aste bukaera honetan, Zarautzen, 6.Ako familian egindako irteeran ere.


2009/06/16

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2009/06/12

ZELULAK

Egun hauetan bizidunen oinarrizko unitatea zelula dela ikasten ari gara, baita zelula motak eta zelularen egitura ere.
Hau guztia hobeto ulertzeko bideo hauek jarri ditugu hemen.

2009/06/08

HITZ GURUTZATUAK

Gai honen inguruan egin berri ditugun jardueretan azalduriko hitz garrantzitsuenen esanahia argitzea eta ondo finkatzea da proposatzen dizueguna.

Binaka jarrita, bikote bakoitzari hitz batzuk emango dizikizuegu, haien definizioa idatzi eta "hitz gurutzatua" jolasa osa dezazuen.

Definizioak idazten laguntzeko, "HARLUXET"hiztegi elektronikoa erabiltzea aholkatzen dizuegu eta "Hitz gurutzatuak" egiteko Interneteko baliabidea hau erabiliko duzue: CROSSWORD PUZZLES

2009/06/06

IKASTOLAKO JAIA



Aurten 6.mailakoeek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaiarako: "Lau teilatu".
Grabaketa hemen jarri dugu, baina jakin ezazue zuzenean askoz hobeto geratu dela.
Jaian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue sartu Ikastolako blogean.

Este año las/os alumnas/os de 6º se despiden de la ikastola. Por eso han preparado una pequeña actuación para este día junto al coro de madres y padres de la ikastola :"Lau teilatu".
Hemos puesto aquí la grabación, pero la verdad es que en directo se oía muchísimo mejor.
Si quereis ver las fotos de la fiesta de la ikastola entrad en el blog de la ikastola.

2009/06/02

AZKEN UNITATEA




Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu azken unitate honetan.


2009/05/25

MATERIALS

Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
  1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
    -
  2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
    -
  3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
    -
  4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.