Páginas

2009/05/25

MATERIALS

Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
  1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
    -
  2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
    -
  3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
    -
  4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2009/05/17

ZIENTZIA MUSEOA


Ekainaren 19an Donostiako "Kutxaespazioa" zientzia museoa ezagutzera joango gara; baina, hara joan baino lehen "Kutxaespazioa"ren web-orrian sartuko gara eta Zientzia Museo honek eskaintzen duenaren berri jasoko dugu. Arretaz aztertzen baldin badugu orain lantzen ari garen gaiari buruzko azalpen asko aurkituko ditugu.

2009/05/13

MUSIKA ESZENATOKIAN


Gaur goizean Lakuako Gizarte Etxera joan gara musika emanaldi bat ikusi eta entzutera. Udaleko Musika Bandak eskainitako saioa izan da. Kontzertu honen helburua musika genero ezberdinak erakustea izan da: balleta, opera, zartzuela eta musikala izan ditugu entzungai. Emanaldi interesgarria eta oso didaktikoa iruditu zaigu.
Hona hemen entzun dugun abesti bat:


Esta mañana hemos ido al Centro Cívico de Lakua a ver y escuchar un concierto. Este nos ha sido ofrecido por la Banda Municipal de Música y el tema propuesto la "Música en escena". El objetivo del mismo, reparar en los diferentes tipos de géneros musicales, como el ballet, la ópera, la zarzuela y el musical. Nos ha parecido una sesión interesante y sobre todo muy didáctica.

2009/05/11

SORMEN TESTUAK


Dagoeneko "Sormen testuak" proiekturako egin ditugun lanak gure Web orrialdean publikatuta daude. Aurten 6. mailakoei misteriozko istorioak egitea egokitu zaigu. Toki Ederreko ikasleekin ibili gara elkarlanean eta guztira 32 ipun egin ditugu. Lan hauek burutzeko hainbat tresna eta programa erabili ditugu, besteak beste Power Point, Google irudiak, Gif animatuak, Internet ...
Istorio bakoitzak bi irtenbide edo amaiera ezberdin ditu eta irakurleak aukeratu behar du nondik jarraitu. Amaieran berriro atzera egin dezakegu, horrela beste aukera ere irakurri ahal izateko.

Ea zuen gustukoak diren!
Web-gune honetan beste mailetan egin diren lanak ere aurki ditzakezue.


Ya están en Internet los trabajos que hemos realizado en el proyecto "Sormen testuak". Este año a las/os alumnas/os de 6º nos ha tocado trabajar historias de misterio. Conjuntamente con las/os alumnas/os de Toki Eder hemos realizado 32 historias. Hemos utilizado diversas herramientas y programas informáticos, tales como Power Point, Google imágenes, Gif animados, Internet...
Cada uno de los trabajos consta de una aventura con dos finales diferentes. El lector elige su final, pero llegado a éste, tienes la opción de volver atrás para leer el otro.
¡A ver si os gustan!
En esta página Web también podréis encontrar los trabajos que se han realizado en los demás curso de la ikastola.

2009/05/08

IZOTZ PISTAN




Aste honetan Baskoniaren Bahk izeneko kirol instalazioetan egon gara irristaketa ikastaroa egiten. Baina aurtengo ikastaroa ez da, aurreko bi urteetan bezala, irristaketa ikastaroa izan, "Izotz gaineko kirol anitzeko jarduera" baizik. Beharrezko trebeziak aurretik geureganatuak genituenez, pauso bat aurrera egin dugu eta hainbat kirol probatu ditugu: irristaketa artistikoa, abiadurako irristaketa eta hockeya. Gainera ez dugu istripu larririk izan eta gustura gaude esperientziarekin.

Esta semana hemos asistido diariamente a las instalaciones del Bahk para realizar un curso de patinaje sobre hielo, pero este año no a un curso de iniciación al patinaje, sino a uno de "Multideporte sobre hielo". Dado que las habilidades básicas se nos suponen después de dos años de cursillos, nos hemos lanzado a probar distintas modalidades sobre hielo: patinaje artístico, velocidad y hockey. Además, no hemos tenido que lamentar lesiones ni accidentes de consideración, por lo cual la experiencia ha resultado muy positiva.

2009/05/01

LAU MARRAN


Ausartuko zarete jolastera ordenagailuaren kontra? Bai? ba sartu HEMEN