Páginas

2007/11/30

1. PROBA


Nor da Olentzero?





( Gogora ezazu aurreko postean agerten diren baliabideen estekak erabil ditzakezula informazioa eskuratzeko)

2007/11/29

ALTXORRAREN BILA

Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Hiru Erregeak, Papa Noel, Santa Claus eta San Nicolas, ezagunenen artean.

Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO


Joku honen bitartez Olentzero eta Euskal Gabonei buruzko gauza pilo ikasiko duzu. Badakigu asko dakizula baina hainbat gauza berri ikasteko aukera izango duzu. Gainera, zure anai-arrebei, lagunei... erakutsi ahalko diezu.

7 proba jarriko ditugu, erantzunak iruzkinetan idatzi behar dira. Abenduaren 20an proba guztiak egokiro gainditzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu.
ADI IBILI ! Laster hasiko baikara galderak jartzen.

BALIABIDEAK:

Ondoren dituzun helbideetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Baina KONTUZ!!! aukeraketa bat egin beharko duzu.

Ia galdera guztien erantzunak hemen daude:

http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html

http://eu.wikipedia.org/wiki/Olentzero

Hemen ere informazio asko topatuko duzu: http://www.jalgi.com/olentzero



Oharra: Joku hau Ikasbidea Ikastolako R. Rz de Arbulok eta A. Mujikak egindako "Altxorraren bila - Olentzero" ekintzan oinarrituta dago.

2007/11/24

EUSKAL HERRIA

Gai berri batekin hasi gara: Euskal Herria. Oraingoz oporretako garaia heldu ez denez turismo birtuala egitea proposatzen dizuegu. Herrialde desberdinak ezagutu nahi badituzu klikatu izenetan eta bideo politak ikusteko aukera izango duzu etxetik atera gabe. Honi buruzko bideo interesgarri gehiago ezagutzen badituzue bidali helbidea, ea denen artean bilduma interesgarria osatzen dugun.

ARABA
BIZKAIA
LAPURDI
ZUBEROA
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIKO PAISAIAK



Hemos comenzado un nuevo tema: Euskal Herria. Como todavía no es época de vacaciones os proponemos hacer turismo virtual. Si quieres conocer diferentes zonas de nuestro país sin salir de casa haz klik en los enlaces. Si conoces otros vídeos relacionados con este tema envíanos la dirección y así entre todos podremos hacer una interesante colección.

2007/11/19

BERTSOLARITZA IKASGELAN, ZERTARAKO?

1. Euskara aberasteko. Hitzen jolasa denez izugarri aberasten da hiztegia, egoera bakoitzari buruz hitz aproposak aukeratzera behartzen gaituelako.
2. Hizkuntzaren erregistro ludikoaz, ez formalaz jabetzeko. Edozein gairi buruz ari zaitezke eta bizi dituzun egoera guztiak izan daitezke aproposak bertsoak egiteko.
3. Memoria lantzeko. Gaitasun hau baztertzeko joera dago hezkuntza modernoan, baina badakigu beharrezkoa dela bere garapena ere. Bertsoak eta koplak buruz ikasiz memoria lantzeko aukera hor dugu.
4. Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezuak emateko egiten dira eta horretarako burua estrukturatu egin behar du ikasleak, logika erabiliz.
5. Sormena garatzeko. Arrazoiak ematerakoan argibide gisara adibideak jarriz, konparazioak eginez edo egoera bereziak imajinatuz.
6. Jende aurrean hitz egiten ohituratzeko. Egindako produkzioak jende aurrean kantatuz, gela barruan batzuetan eta jendetza baten aurrean bestetan, ikastolako jaialdietan esaterako, lotsak gainditzea lortuko da.


¿Para qué trabajamos "Bertsolaritza" en clase?

1. Para enriquecer el euskera. Como juego de palabras que es, necesitamos usar el vocabulario adecuado para cada situación.
2. Para utilizar el euskera en un registro lúdico, no formal. Cualquier situación puede ser una buena inspiración a la hora de hacer bertsos.
3. Para trabajar la memoria. Aunque últimamente esta capacidad está cada vez más abandonada creemos que es necesario su desarrollo.
4. Para organizar las ideas, los pensamientos. Los bertsos transmiten información y para ello el/la estudiante necesita estructurar las ideas.
5. Para desarrollar la creatividad. Colocándonos en situaciones y actividades imaginativas.
6. Para acostumbrarse a hablar ante la gente y superar la timidez. Las actividades frente al público ayudan a superar este obstáculo.

2007/11/13

IZARREN HAUTSA

Kurtso honetako lehenengo gaiarekin bukatzeko IZARREN HAUTSA abestia Ken Zazpi taldearen musikarekin.


Para terminar con este primer tema del curso la canción IZARREN HAUTSA con la música de Ken Zazpi.

2007/11/09

N.R.G.

Eta izenburu hau?
Ba "Nuestra Revista Galáctica"ri dagokio. Gaztelania arloan, Unibertsoaren gaia aprobetxatuz, testu mota desberdinak landu ditugu: berriak, informazioaren laburpenak, elkarrizketak... eta gela bakoitzean, bi taldetan banatuta, bi aldizkari argitaratu ditugu. Espazioari buruzko informazioa nahi baduzu Ikastolako liburutegira jo eta han izango duzu ale bakoitzetik bat. Ah, eta denbora-pasak ere badituzte!


¡Qué título más raro! Pues sí, pero son las siglas de "Nuestra Revista Galáctica". En el área de Lengua Castellana, aprovechando el tema del Universo hemos trabajado diferentes tipos de textos: noticias, resúmen de textos informativos, entrevistas... En cada clase hemos editado dos revistas. Si quiéres ampliar tu información sobre el Espacio consúltalas, las encontrarás en la biblioteca de la Ikastola. ¡Ah, hasta tienen pasatiempos!

2007/11/08

COLLAGE

Asteartean, arratsaldez, Unibertsoari buruzko Collage bat egin genuen taldeka. Denetatik erabili genuen: kartulina, egunkariak, plastilina, margoak, plastikozko ontziak... Oso lan politak egin genituen. Hemengo argazkian bi bakarrik agertzen dira, baina guztiak ikusi nahi badituzue etorri ikastolara, pasabidean daude eta.En el pasillo de la ikastola están expuestos los Collages que hemos realizado sobre el Universo. Aquí sólo aparecen dos, pero podéis venir a ver los demás trabajos cuando queráis.

2007/11/07

ZENBAKI ERROMATARRAK


Ai ene!
Zenbat buruhauste ematen dizkiguten zenbaki erromatarrek!
Arazoak badituzu zenbaki erromatarrekin hona hemen baliabide bat egin duzuna egiaztatzeko :



2007/11/06

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleak Kontsumo Tailerrak burutzen ari dira Eusko Jaurlaritzako kanpaina baten baitan, informatzea zein sentsibilizatzea helburu dituelarik. Ikastetxean bertan garatzen dira eta kontsumo arloaren alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira. 5. mailan supermerkatua eta erosketak, elikagaien arteko analisi konparatiboak eta elikagaien elaborazioa (ogia) lantzen ari gara.





Esta semana las alumnas y alumnos de primaria están realizando los talleres de consumo organizados por el Gobierno Vasco, cuya meta es la sensibilización y la información. Estas actividades son realizadas en el centro y tratan sobre temas importantes relacionados con el consumo.
En quinto curso estamos trabajando los siguientes temas: las compras y el supermercado, análisis comparativos de los productos y la elaboración de los alimentos (el pan)



2007/11/01

TIERRA, la película de nuestro planeta

Egun hauetan hemen geratu bazara eta planik ez baduzu, hona hemen aukera polita arratsaldea pasatzeko familiarekin edo lagunekin batera. Pelikula hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzu ikus dezakezu post honetan jarri dugun "trailerra".
Ikusten baldin baduzu kontatu zer iruditu zaizun.

Si no tienes plan para este puente, he aquí una propuesta divertida, entretenida y educativa. Para hacerte una idea de que va esta película puedes ver el "trailer". Si tienes oportunidad de verla comentanos qué te ha parecido.