Páginas

2008/12/30

TOLERANTZIA




Beheko irudian klikatzen baduzue bideoari buruzko galdera bat eta letra-zopa bat agertuko dira.

(El Tinglado blogetik ateratako ariketa)

2008/12/28

BIZIKIDETZA





Beheko irudian klikatzen baduzue bideoari buruzko galdera bat eta puzzle bat agertuko dira.



(El Tinglado blogetik ateratako ariketa)

2008/12/23

GABONETAKO JAIA

Gaur Gabonetako jaialdia ospatu dugu. Denetik izan dugu: musika, dantzak, bertsoak, opariak, hamaiketakoa... eta jakina Olentzeroren bisita. Hemen argazki batzuk dituzue baina gehiago daude Arantzabelako blogean.
Hoy hemos celebrado la fiesta de navidad. Hemos tenido de todo: música , canciones, bertsos, regalos, almuerzo ... y por supuesto, la visita de Olentzero. Aquí tenéis algunas fotos de muestra pero en el Blog de la Ikastola encontraréis más.


EUSKARA: ZORIONAK ETA EGUBERRI ON!
ALBANIERA: Gezur Krilinjden ALEMANIERA: Froehliche Weihnachten ARABIERA: Idah Saidan Wa Sanah Jadidah ARMENIERA: Shenoraavor Nor Dari yev Pari Gaghand BRETOIERA: Nedeleg Iaouen na bloavezh mat BULGARIERA: Tchestita Koleda DANIERA: Glaedelig Jul ERRUMANIERA: Sarbatori vesele ERRUSIERA: Pozdrevlyayu s prazdnikom Rozhdestva is Novim Godom ESLOVAKIERA: Vesele Vianoce. A stastlivy Novy Rok ESLOBENIERA: Vesele Bozicne. Screcno Novo Leto ESTONIERA: Ruumsaid juuluphi FINLANDIERA: Hyvaa joulua FRANTSESA: Joyeux No‰l GAELIKOA: Nollaig chridheil agus Bliadhna mhath —r! GAELIKOA (ESKOZIAKOA): Nollaig chridheil huibh GAELERA: Nadolig Llawen GALIZIERA: Bo Nada GAZTELERA: Feliz Navidad GREKOA: Kala Christouyenna! HUNGARIERA: Kellemes Karacsonyi unnepeket INGELESA: Merry Christmas ITALIERA: Boune Feste Natalizie KATALANERA: Bon Nadal i un Bono Any Nou! KORSIERA: Pace e salute LITUANIERA: Linksmu Kaledu MAZEDONIERA: Sreken Bozhik NEDERLANDERA: Vrolijk Kerstfeest en een Gelukkig Nieuwjaar! NORVEGIERA: Gledelig Jul OZITANOA: Pulit nadal e bona annado POLONIERA: Wesolych Swiat Bozego Narodzenia or Boze Narodzenie PORTUGESA: Feliz Natal SERBOKROAZIERA: Sretam Bozic. Vesela Nova Godina SUEDIERA: God Jul an (Och) Ett Gott Nytt Ar TURKIERA: Noeliz Ve Yeni Yiliniz Kutlu Olsun TXEKIERA: Prejeme Vam Vesele Vanoce a stastny Novy Rok UKRAINERA: Srozhdestvom Kristvym

2008/12/22

EGINDAKO LANAK


Bigarren gaia bukatu da eta aurreko sarrera batean komentatu genuen bezala, binaka gure ikasleek Europako estatu bati buruz PowerPoint bat egin behar zuten. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, Excelen klimograma egiten eta baita PowerPoint programa erabiltzen ere. Beheko estekan sakatzen baduzue egindako lan guztiak ikusteko aukera izango duzue.



Como comentamos en una entrada anterior, nuestas/os alumnas/os por parejas han realizado un trabajo en PowerPoint sobre un estado europeo. Los trabajos ya están finalizados y como puede verse se han esforzado mucho y también han aprendido bastante. Han mostrado habilidad a la hora de encontrar información en Internet, de buscar las fotografías adecuadas, de realizar el climograma en Excel y por supusto de manejar el programa PowerPoint. Si klikeáis en el enlace de arriba tendréis la oportunadad de ver los diferentes trabajos.

2008/12/21

ASMAKIZUNEN ERANTZUNA


1. Asmakizuna: 4 minutu

2. Asmakizuna: June, Uxue, Quintin, Kevin, Ivete, Ben, Fitz, Net, Benedite...

3. Asmakizuna: Hartzak zuria izan behar du, bide hori egin ahal izateko Ipar Poloan soilik egon baitaiteke.
Berez, bi aukera daude ibilbide hori bete ahal izateko:
• Zehatz mehats Ipar Poloan kokatuta egonik, edozein norabide hegoalderantz da. Gero, ekialdera paralelo batetik mugitzen bada, Ipar Polotik beti distantzia berdinera egongo da. Iparrerantz igoz gero, zirkuitua itxi egiten da.
• Hego Polotik 10 km-tara baina pixka bat urrutiago dagoen puntu batetik abiatu, 10 km hegoaldera eginez gero, ekialdera 10 km ibilita bira oso bat edo gehiago eginez meridiano bertan bukatuz, iparrerantz 10 km egin ondoren hasierako lekuan bukatuko luke, baina Antartidan ez dago hartzik!!!

4. Asmakizuna: Ni bakarrik nijoan Gorbeia aldera.

5. Asmakizuna: Bidaiaria azkar baino azkarrago masusta bat atera, ahora eraman eta jan zuen. Orduan erregeak haserre esan zion:
- Baina, zer egin duzu? Ez ziren jateko.
Bidaiariak horrela erantzun zion:
- Ez dago zertan kezkaturik. Zuk zeuk esan duzu bi masusta sartu dituzula, bata gorria eta beltza bestea; beraz, zorroan zein geratu den begiratzea besterik ez duzu.

2008/12/16

5. ASMAKIZUNA

Bidaiari bat urrutiko lurralde batera iritsi zen eta atxilotu egin zuten. Erregeak heriotza zigorra ezarri zion, baina bere bizia salbatzeko honako hau proposatu zion:

-Zorro honetan bi masusta sartuko ditut , bata gorria eta bestea beltza eta bat aterako duzu; gorria ateratzen baldin baduzu bizia barkatuko dizut, baina beltza ateraz gero hil egingo zaitugu.

Bidaiaria ados zegoen baina konturatu zen erregeak tranpa egin ziola eta bi masusta beltz sartu zituela zorroan. Bidaiariak erregearen zintzotasuna zalantzan jartzen bazuen berehala hilko zuten, beraz, beste zer edo zer asmatu zuen bizia salbatzeko.

Zer egin zuen bidaiariak?

2008/12/14

4. ASMAKIZUNA


Gorbeiara bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Gorbeiara bidean?

2008/12/12

3. ASMAKIZUNA


Hartz batek 10 km egin ditu hegoalderantz, 10 km ekialderantz eta 10 km iparralderantz, hasierako lekura itzuliaz. Zein koloretakoa de hartza?

2008/12/11

SEVILLAKO SUPERBIZARGILEA

Gaur Rossiniren Sevillako Superbizargilea opera ikustera eta entzutera joan gara. Ikuskizuna Printzipal antzokian izan da .
Protagonista Figaro, Sevillako bizargilerik atseginena eta azkarrena izan da, baina beste pertsonaia batzuk ere agertu dira: Rosina, Almaviva, Bartolo eta Basilio.



















El Superbarbero de Sevilla es una divertida adaptación para todos los públicos de la célebre ópera de Rossini . El argumento de la ópera parte del apasionado amor que siente el apuesto conde de Almaviva por Rosina, la bella pupila que vive encerrada bajo la constante vigilancia de su tutor, el viejo doctor Bartolo, quien desea casarse con la joven para conseguir su rica herencia. Con su ingenio y astucia, Fígaro, barbero y antiguo criado de Almaviva, ayudará al conde con el fin de que los dos amantes puedan estar juntos.

2008/12/10

GIZA ESKUBIDEEN 60.URTEURRENA


Gaur Europa Jauregira joan gara Arabako Foru Aldundiak antolatu duen "Adierazpena amona egin da" ipuin eta marrazki lehiaketaren sariak jasotzera. Arantzabela ikastolan 6.mailako 3 neska izan dira irabazle: Goizane, Maider eta Maialen.
Hain zuzen ere, gaur, abenduaren 10ean, ospatzen dugu Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60.urteurrena.

Hoy hemos ido al Palacio de Congresos Europa a recoger unos premios del concurso de cuentos y dibujos "La Declaración se hace abuela" que ha organizado la Diputación Foral de Álava. Las premiadas en nuestra ikastola han sido tres alumnas de 6º: Goizane, Maialen y Maider.
Justamente hoy se cumplen 60 años de la aprobación por las Naciones Unidas de
La Declaración Universal de los Derechos Humanos.

2008/12/06

2. ASMAKIZUNA



Esan pertsona baten izena, Carlos izenaren letra bat bera ere ez duena.

( Atzerriko izenak ere izan daitezke eta Interneten bidez bila daitezke)

2008/12/05

IBILBIDEA ZADORRAN BARRENA




Bizi-katea, ekosistemak, ura, Zadorraren garrantzia gure hirian eta gelan landutako beste hainbat gai birpasatzeko aukera izan dugu irteera honetan. Liburuak gelan utzita, oraingoan, jolas, elkarrizketa eta behaketaren bidez izan da.
Leire eta Luis izan dira gure gidariak. Abenduaren 4an 6.A-koek, eta 5ean 6.B-koek Gasteizko Udaleko Ingurugiroko Gaietarako Ikastegiak antolatutako programan parte hartu dugu.

La cadena de los seres vivos, los ecosistemas, el agua, la importancia del Zadorra para nuestra ciudad y varios temas más trabajados en clase son los que hemos tenido oportunidad de repasar en la actividad realizada en torno al Zadorra.
Esta vez ha sido por medio de juegos, observación y trabajo en grupo dirigido por Leire y Luis, monitores de la actividad del Zadorra organizada por el Centro de Estudios Ambientales del Ayuntamiento de Gasteiz.
El dia 4 la realizó el grupo de 6ª A, y el 5 el de 6ºB.

2008/12/01

1. ASMAKIZUNA



Lau katuk lau sagu ehizatzen dituzte lau minututan. Zenbat denbora beharko dute ehun katuk ehun sagu harrapatzeko?

2008/11/29

GABONETAKO LEHIAKETA


Iaz bezala lehiaketa batean parte hartzea proposatzen dizuegu:
5 asmakizun jarriko ditugu eta horien erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue.
Abenduaren 22an proba guztiak erantzun dutenen artean sari batzuk zozketatuko ditugu.
ADI IBILI ! Laster hasiko baikara asmakizunak jartzen.

2008/11/27

KLIMOGRAMA

Proiektuko hurrengo pausoa klimograma egitea da. Talde bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batezbesteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

2008/11/24

ZENBAKI ERROMATARRAK


Berriro tokatzen zaigu zenbaki erromatarrak birpasatzea. Klasean landutakoa etxean praktikatu nahi baduzue, sartu ondoko esteketan:


2008/11/23

ARGAZKI BILA

Proiekturako behar dugun informazioa jasota dugu. Hurrengo pausoa argazkiak bilatzea izango da. Horretarako, ondoko helbideak erabiliko ditugu:

2008/11/20

DANUBIO URDINA ETA VOLGAKO ARRAUNLARIAK

Vienan Urteberriko kontzertuan Johann Straussen bals hau jotzen eta dantzatzen dute urtero .




Hurrengo bideoan " Volgako arraunlariak" abesti herrikoia entzun daiteke:



Ezagunak dira?
Zuen ustez, zer lotura dute bi ibai hauek, Danubio eta Volga, doinuarekin?

2008/11/17

INFORMAZIO BILA

Proiekturako informazio bila jarriko gara jarduera honetan. Interneteko hiru informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako:

Munduko atlas elektronikoa

Harluxet hiztegi entziklopedikoa

Wikipedia.

Orain arte, 2.unitatean landu ditugun gaiak kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:

  • Kokapena. Mugak. Koordenatu geografikoak.
  • Azalera
  • Jentilizioa
  • Hiriburuaren izena
  • Biztanle kopurua
  • Hizkuntzak
  • Txanpona
  • Ezaugarri geografikoak: erliebea, ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...
  • Beste datu batzuk:hiri garrantzitsuenak, gastronomia, monumentuak, gertaera historikoak...

2008/11/13

GOOGLE EARTH - ERROMA

Egun hauetan Google Earth programa erabiltzen ari gara Europa hobeto ezagutzeko eta hainbat hiritako koordenatu geografikoak jartzeko. Ba juxtu orain bertsio berri bat atera dute eta hemengo bideoan ikus daitekeen bezala berrikuntza bat gehitu dute: Aintzinako Erroma esploratzea.
Bideoa ikusi ondoren interesgarria iruditzen bazaizu esan gurasoei eta haiek Internetetik jeitsi eta instalatuko dute.



GOOGLE EARTH DESKARGATZEKO


Google inauguró ayer una versión tridimensional de la antigua Roma para los ciber-exploradores interesados en viajar en el tiempo usando la herramienta Google Earth.
Se pueden visitar más de 6.500 edificios que se levantaban en la ciudad durante el Imperio Romano, en el año 320 A.C. Entre ellos el Foro Romano, el Coliseo, el circo Máximo, templos...
Muy interesante, tanto para padres/madres como para hijos/as.



2008/11/06

EUROPA



Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! eta hau da orokorrean landuko duguna:
Euskal Herritik Europara.
Europa fisikoa eta politikoa. Europa batasuna. Hiriak eta hiriburuak.
Erliebea: mendiak, ibaiak, klima.
Egin behar dugun proiektua: Europako estatu bati buruzko PowerPoint bat.

Egun hauetan Europako estatuak eta haien hiriburuak mapa batean marraztu eta margotu ditugu, lan horrren helburua Europako estatuak non dauden jakitea izan da. Helburu hori bete den ziurtatzeko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago?
Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .
Interneten gaztelaniaz bakarrik aurkitu ditugu jolas hauek. Zuk euskaraz ezagutzen baduzu antzekoren bat mesedez esan.

2008/11/05

ONGI GOSALDU



Udaletxeak antolatzen duen "Ongi Gosaldu" kanpainan parte hartu dugu. Otordu horren garrantzia eta gure osasun fisiko nahiz mentalari dakarkion onura azpimarratzea du helburu jarduera honek.
Ez ahaztu! Gosari orekatua egiteko fruta, esnekiak eta laboreak jan behar ditugu.
Esta semana hemos participado en la campaña organizada por el ayuntamiento"Desayuna Bien". El objetivo de esta actividad es concienciarnos de la importancia de esta comida, tanto a nivel de salud física como mental. Nunca debemos olvidar que un desayuno equilibrado consta de una ración de fruta, un producto lácteo y de cereales.

2008/11/02

MATEMATIKAK


Webgune honetan agertzen diren jolasekin birpasa dezakegu gelan lantzen ari garena: geometria, neurriak, kalkulua eta zenbakiak.

2008/10/31

ERAKUSKETA



Gaztelaniako lehenengo unitatea amaitu dugu 6. mailakook. Bukatu berri dugun unitate honetan, ikastetxeko gela bat arte-areto bilakatu dugu, 6. mailakoen Arte-areto hain zuzen ere. Bertan, ikasleek sortutako eskulturak daude erakusgai.
Eskulturaz gain, gela bakoitzean katalogo bat egin dugu. Katalogo horretan, alde batetik, ikasleek pausoz pauso beraien artelana nola egin duten azaltzen dute; eta bestetik, artista gazte hauen biografiak daude, ikaskide batek idatzitakoa.
Jaio berri diren artista gazte hauen eskulturak datozen asteetan egongo dira ikusgai 6.mailakoen Arte-aretoan, 17:00tik – 18:00tara. Anima eta etor zaitezte zuen seme-alaben artelanak ikustera !

Hemos acabado la primera unidad de lengua castellana y con ella hemos preparado una exposición de Arte, en la que se pueden ver las esculturas que han realizado nuestras/os alumnas/os y su correspondiente catálogo. Además podréis leer la biografía de vuestra/o hija/o hecha por otra/o compañera/o.
Estáis todos invitados a visitar dicha exposición las próximas semanas de 17:00 a 18:00.
¡Os esperamos!

2008/10/25

KLIMA ALDAKETA


Inguruneko 1.gaiarekin bukatzeko klima aldaketari buruzko infografia hau jarri dugu. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikus daiteke.
4.atalean ibilaldi birtualak egin daitezke . Nora joan nahi duzu? Saharara edo Perito Moreno glaziarrera? Zeuk aukeratu.
Perito Morenora joaten bazara airetik, lurretik edo itsasontziz ibilaldia egiteko aukera izango duzu.
Berriz, Saharara joaten bazara ikusiko duzu nola zegoen duela 8.ooo urte, duela 4.000 urte eta nola dagoen gaur egun.

2008/10/23

TSUNAMIAK

Ikusten denez YouTubeko jarraitzaile asko ditugu gure ikasleen artean. Gaiarekin zerikusia duen beste bideo bat jarri dugu hemen, oraigoan Maddik gomendatutakoa.

GLAZIARRAK

6.mailako Anek bideo hau jartzea gomendatu digu.
Argentinako Perito Moreno Glaziarra da, ikusgarria benetan!

2008/10/18

LURRA, GURE PLANETA



Bideo hau arretaz entzuten eta ikusten badugu 1. gaian landutako hainbat eduki agertzen direla konturatuko gara.

2008/10/10

BARRIA


Hiru egun pasa ditugu Barriako aterpetxean eta primeran ibili gara. Post honetan aukera izango duzue kontatzeko zer egin duzuen, zer izan den gehien edo gutxien gustatu zaizuena, pasadizo edo bitxikeriaren bat, zer moduz moldatu zareten ikaskideekin, irakasleekin, monitoreekin...
Animo eta idatz ezazue iruzkinetan, horrela denon iritziak ezagutuko ditugu.

2008/10/04

ICEBERG

2008/09/28

LURRA

Elhuyarreko jolas honekin Lur Planeta hobeto ezagutzeaz gain, hainbat kulturatan izan dituzten munduaren ideiak ere ezagutuko dituzue.

2008/09/22

OZONO GERUZA

Ozono geruzaren bilakaera 2007.urtean

2008/09/21

1.UNITATEA: BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lehenengo unitate honetan, Lur planetan etengabeko aldaketan dagoen sistema dela ikusten ari gara. Lurrazalean eman diren aldaketaz ohartzeaz gain, aldaketa horien eragileak identifikatu eta lan hori nola egiten duten aztertzen ari gara.
Gai hau hobeto uler dezagun Txanela proiektuak hainbat baliabide digital eskaintzen dizkigu: bideoak, azalpen testuak eta galderak; hauek oso interesgarriak izan daitezke bai ikastolan zein etxean klasean landutakoa errepasatzeko edo sakontzeko.

2008/09/19

LURRAREN BIHOTZERAINO

Egun hauetan Jules Verne idazlearen "Lurraren bihotzeraino" liburuan oinarrituta dagoen pelikula bat ikus daiteke Gasteizko zinemetan. 1.unitatean lantzen ari garenarekin erlazioa handia duela kontuan hartuta joan gaitezke ikustera .

Guk oraindik ez dugu pelikula ikusi baina entzun dugu zuetariko batzuk ikusita duzuela, beraz, animatu eta kontaiguzue zer iruditu zaizuen.
Pelikula hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzu ikus dezakezu post honetan jarri dugun "trailerra".

2008/09/17

6.MAILAKO BAT OPORRETAN


Kaixo, lagunok!
Ezetz asmatu nor dagoen buruhandiaren azpian?
Pista bat emango dizuet: askotan joaten gara gure kanpinera.
Agur.
6.B-ko ikasle bat

2008/09/08

GOGOETAK

- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2008/09/04

ONGI ETORRI 6. MAILARA

Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara. Ikusi duzuenez blogaren izena aldatu dugu iazkoaren jarraipena izango delako, nahiz eta helbide berberarekin jarraitu.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

2008/08/26

MERTXE ZUBI ESEKIAN


Oporretako argazkietatik hauxe aukeratu dut zuei erakusteko. Eguraldi tristea egiten zuen egun batean Bizkaia aldera joan nintzen. Ezagutzen al duzue Bizkaiko zubi hau?

Oporrak bukatzear daudenez, laster arte!

Musuak denontzat eta gogoz etorri, eeeeee?

2008/08/25

ADA HENDAIAN

Kaixo:

Udako opor hauetan ateratako argazkien artean, azkena bidaltzen dizuet. Hendaiatik ibili naiz, hondartzan eta mendiko bideetan. Oso alde polita da eta gauza asko daude ikusteko.

Nire atzean agertzen den gaztelua Abbadiekoa da. Ez dakit barruan mamuren bat dagoen, baina hor egonez gero oso ondo bizi da.
Laster arte.

ADA

2008/08/21

JOYCE ASPALDIKO YUGOSLABIAN


Epa lagunok:

Zer moduz igaro dituzue opor luuuuze horiek? Nik berebiziki ongi, jakinminak asebetuz uztaila osoan zehar.

Veneziatik abiatuz Slovenia, Kroazia, Bosnia, Montenegro eta Albaniako lurraldeak zeharkatu eta behatu ditugu udako bidaia honetan. Ikus dezakezuen argazki honetan Mostarreko (Bosnia) erdi aroko zubia agertzen da. 1993an Serbiarrek leherrarazi zuten musulmandar eta katolikoar auzoak lotzen zuen lokarria desagertaraziz. 5000 bat musulmandar erahilak izan ziren eta bere auzoa zeharo birrinduta geratu zen. Antzerakoa gertatu zen Sarajebo eta Sebrenijan. Sarrazki hauen errudunetako bat orain gutxi atxilotua izan den Radoban Karadzic da. Gaur egun zubia berrereikia dago. Han bertan grinaz eta itxaropenez Egañaren aspaldiko bertso hau abestu genuen han bertan bildu ginen euskaldun talde batekin:

Bosniatarrak gaur entzun degu

Zuen oihu hitz larria

Pakea sarri hutsa da baina

Gerra beti izurria.

Ia betiko sendotzen degun

elkartasun lokarria.

nago pentsatzen jarria

ez ote den pozgarria

loratu zuen irria.

Gu gera zuen sendia eta

zuen lur zola berria,

bat gustora non aurkitzen den han

bait du bere aberria,

bait du bere aberria.

2008/08/19

ANE OROPESAN

Kaixo:
Abuztuaren 1-etik 15-era Oropesan egon nintzen oporretan.
Han hondartzan eta igerilekuan bainatu nintzen, "akuapark" batera joan nintzen, taularekin olatuak hartzen nituen ... Argazkia itsasargi ondotik aterata dago eta nire atzean herria eta itsasoa ikusten da.
Oso ondo pasa nuen nire familia eta lagunekin, gainera ia egun guztietan eguraldi ona egin zuen.

Ane Benito.

2008/08/07

XABI ITALIAN


Kaixo!
Hemen gaude ni eta nire familia Erromako Koliseoan. Oso ondo pasatu genuen. Koliseoko gidak istorio asko kontatu zizkigun, adibidez, itsasontzien borrokak ere egiten zituztela bertan. Ikuskizunek sei ordu inguru irauten zuten, eta emakumeak zutik egon behar ziren denbora osoan.
Irailean ikusiko gara!
Xabi I.