Páginas

2008/12/21

ASMAKIZUNEN ERANTZUNA


1. Asmakizuna: 4 minutu

2. Asmakizuna: June, Uxue, Quintin, Kevin, Ivete, Ben, Fitz, Net, Benedite...

3. Asmakizuna: Hartzak zuria izan behar du, bide hori egin ahal izateko Ipar Poloan soilik egon baitaiteke.
Berez, bi aukera daude ibilbide hori bete ahal izateko:
• Zehatz mehats Ipar Poloan kokatuta egonik, edozein norabide hegoalderantz da. Gero, ekialdera paralelo batetik mugitzen bada, Ipar Polotik beti distantzia berdinera egongo da. Iparrerantz igoz gero, zirkuitua itxi egiten da.
• Hego Polotik 10 km-tara baina pixka bat urrutiago dagoen puntu batetik abiatu, 10 km hegoaldera eginez gero, ekialdera 10 km ibilita bira oso bat edo gehiago eginez meridiano bertan bukatuz, iparrerantz 10 km egin ondoren hasierako lekuan bukatuko luke, baina Antartidan ez dago hartzik!!!

4. Asmakizuna: Ni bakarrik nijoan Gorbeia aldera.

5. Asmakizuna: Bidaiaria azkar baino azkarrago masusta bat atera, ahora eraman eta jan zuen. Orduan erregeak haserre esan zion:
- Baina, zer egin duzu? Ez ziren jateko.
Bidaiariak horrela erantzun zion:
- Ez dago zertan kezkaturik. Zuk zeuk esan duzu bi masusta sartu dituzula, bata gorria eta beltza bestea; beraz, zorroan zein geratu den begiratzea besterik ez duzu.

No hay comentarios: