Páginas

2009/03/27

KORRIKA TXIKIA


Gaur arratsaldean Korrika Txikia ospatu dugu. Argazkiekin egin dugun muntaia ikusi nahi baduzue begiratu Arantzabelako blogean.


2009/03/24

REZIKLATE KONTZERTUA


Aurten Reziklate izeneko proiektuan parte hartu dugu eta gaur izan dugu kontzertua.
Nahiko berezia eta bitxia izan da, guk sortutako musika tresnekin parte hartu baitugu, Turukutupa taldearen eskutik.

GURE GRAFIKOAK

Hemen jarri ditugu egindako grafiko batzuk:








2009/03/23

GRAFIKOAK SORTU


Industrializazioak lan munduan, sektorez sektore, izan zuen eragina aztertu dugu 4. unitatean. Horretarako hainbat grafiko paperean egin ditugu, baina orain Interneteko baliabide bat erabiliko dugu grafikoak egiteko. Beraz, sartu CREATE A GRAF programan eta egin paperean egin dituzun grafikoak. Horiek egin eta gero, irudi gisa gordeko dituzue ordenagailuan zuen karpetan.

Grafikoak egiterakoan jarraitu behar diren pausoak HEMEN DAUDE

2009/03/18

KONTSUMOAREN HISTORIA

Orain lantzen ari garen unitatearekin zerikusia duten 3 bideo aurkitu ditugu YouTuben. Horien loturak jarri ditugu post honetan. Kontsumoa zer den eta gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko baliogarriak izango direla uste dugu.

2009/03/13

INDUSTRIA IRAULTZA



2009/03/12

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA

Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.

2009/03/08

MARTXOAK 8

2009/03/05

PAPYRUS

Gaur arratsaldean PAPYRUS antzezlana ikusi dugu Beñat Etxepare aretoan. Kataluniako Xirriquiteula taldekoek antzeztu dute.
Hitzik gabeko ikuskizun honek sari asko jaso ditu, baina guri zuen iritzia interesatzen zaigu: Zer iruditu zaizue? Gomendatuko zenukete? Ulergarria izan da? Antzezleen lanari buruz zer? Erabili dituzten baliabideei buruzko iritzia, sormena...

AGUR JANIRE

2009/03/02

KOLDO MITXELENA INSTITUTUAN

Gaur Koldo Mitxelena institutuan izan gara. Hasteko, antzerki emanaldi bat eskaini digute bertako ikasleek prestatutakoa. Jarraian, Arantzabelatik joandako ikasle batzuekin egon gara eta, amaitzeko, ikastetxeko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute, besteak beste gimnasioa, teknologia-gela, informatika-gela, plastika-gela, liburutegia...

Informazioa osatu nahi ezkero sar zaitez bertako webgunean: koldomitxelena.net

Hoy hemos estado otra vez de visita, esta vez en el instituto Koldo Mitxelena. Para empezar hemos visto una obra de teatro preparada por los propios alumnos y alumnas. A continuación hemos estado con algunos/as alumnos/as y por último, nos han enseñado las instalaciones más interesantes: salas de informática, plástica, biblioteca, gimnasios...

Para obtener más información sobre el centro entra en su página web: koldomitxelena.net