Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Giza gorputza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Giza gorputza. Mostrar todas las entradas

2009/02/10

JCLIC


Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta ostegunean egingo den azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea.

2009/02/07

NERBIO SISTEMA

Nerbio-sistemaren funtzionamendua erakusten duen animazioa jarri dugu. Bertan informazio ugari ematen da, osagaiei buruz, kokapenari buruz, prozesuei buruz. Animazioa eta azalpenak arreta handiz ikusi eta gero galderak erantzun ditzakezue.


2009/02/05

IRAITZ-APARATUA


Iraitz aparatua osatzen duten elementuak eta iraitz -prozesua nola gertatzen den ikusiko dugu hurrengo esteketan:


Kontzeptuak, erlazioak, prozesua hobeto ulertzen eta finkatzen laguntzearren, Txanelak proposatzen duen galdetegia jarri dizuegu. Beraz, gernu- maskuria hustu eta saia zaitezte galderak erantzuten:

GALDETEGIA




Klasean arkume baten giltzurrunak aztertu ditugu. Gehienentzat oso interesgarria izan da ; hala ere, batzuei zurbildu zaie aurpegia.

2009/02/01

2009/01/30

ODOL ZIRKULAZIOA

Odolaren osagaiak, bihotza nolakoa den, odola garraiatzeko hodi motak... ikusi ditugu. Horiek guztiek elkarrekin egiten dute lana, zirkulazio-aparatua osatuz. Zirkulazio hori hobeto ezagutzea, biriketan gertatzen dena eta odolak gorputz osoan zehar egiten duen ibilbidea irudikatzea da Txanelak proiektuko jarduera honen helburua.
Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk egiten dira, ikusitako prozesuaren gainean.


GALDERAK

Osagarri gisa Santillanan agertzen diren ariketak ere jarri ditugu, batzuk zailak dira baina badakigu praktikatuz ikasten dela.

BIHOTZAREN ANATOMIA

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA

BIHOTZAREN ZIKLOA

ODOL ANALISIA



Klasean aurkume baten bihotza aztertu dugu eta aurikulak, bentrikuluak, balbulak, arteriak... nahiko ondo ikusi ditugu.

2009/01/29

2009/01/28

2009/01/26

ARNAS APARATUA

3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; oraingoz arnas aparatua aztertu dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:


ARNAS APARATUA

ARNAS APARATUARI BURUZKO GALDERAK



SANTILLANAK ere jarduera hauen bidez gizakien arnas aparatua hobeto ulertzen lagunduko digu:

ARNAS APARATUAREN ANATOMIA

AIREAK ODOLERA HELTZEKO EGITEN DUEN BIDEA

ARNAS MUGIMENDUAK

2008/07/21

CURIOSIKID

Zientzialaria izatea gustatuko litzaizueke?
Ba, 300 esperimentu baino gehiago duen Webgune bat gomendatzen dizuegu: CURIOSIKID

Oso egokia udako hilabete hauetarako.
"Experimentos on-line" atalean sartzen bazara esperimentu asko egin ahalko dituzu.
Baina interesatzen zaizuna benetako esperimentuak badira sartu
"Experimenta" atalean, bertan agertzen diren argibideak irakurtzen badituzue etxean egin ahalko dituzue proposatzen diren ekintzak.
Ongi pasa!


Si tienes espiritu científico en la estupenda página Web CURIOSIKID
podrás realizar mas de 300 experimentos interactivos sobre temas muy diferentes, para ello entra en el apartado de
"experimentos on-line".
También puedes convertirte en investigador y realizar experiencias en tu casa siguiendo las instrucciones que aparecen en el apartado de "experimenta".
¡A divertirse!

2008/05/08

SOINUA ETA ENTZUMENA

ZerNola web orrialdean berriro material interesgarria aurkitu dugu, horren artean, unitate didaktiko bat: "Soinua eta entzumena", justu-justu orain lantzen ari garena ingurunean. Beraz, gai honetan sakondu nahi baduzue hor agertzen diren 12 ariketak egin ditzakezue:

2008/04/24

IKUSMENA


Ikusmenari buruz ikasi duzuna autoebaluatzeko ariketa hau egin dezakezu; nahiko erraza da:

Begiaren funtzionamendua birpasatu nahi baduzu ikusi ezazu ondoko bideoa, gaztelaniaz dago.

2008/04/11

ILUSIO OPTIKOAK

Ikusmena eta argiaren gaia aztertzen ari garenez egokia iruditu zaigu bitxikeria hau jartzea.




Ilusioa: Zentzumenez hautematen denaren interpretazio okerra.
Optikoa: Ikusmenari edo optikari dagokiona.
Beraz, ilusio optikoa: Irudimenari gogoko zaion zerbait lortzeko gura edo itxaropen bizia.

Ikus itzazu ilusio optikoarekin lotutako irudi batzuk. Horretarako hemen hiperesteka batzuk:

2008/03/05

DIGESTIOA


Ikusteko ea zenbat ikasi duzun bi joku jarri ditugu hemen.
Autoebaluaketarako baliogarriak izango zaizkizu:

2008/02/12

GIZA GORPUTZA 3 DIMENTSIOTAN

Gai berri batekin hasi gara: ... ETA HORRELA BIZITZEN GARA... honetan gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu . Horretarako baliabide birtual bat eskeini nahi dizuegu: Visible Body
Web orrialde hau ingelesez dago eta bertan 3 dimentsiotan aparatu eta organo guztiak ikusteko aukera izango dugu. Merezi du; baina, ondo ikusteko erregistratu behar da, beraz ezinbestekoa izango da zuen gurasoen baimena eta laguntza.

Hemos comenzado con un nuevo tema: .. ETA HORRELA BIZITZEN GARA... ; en él vamos a conocer diferentes aparatos y órganos del cuerpo humano. Como ayuda hemos encontrado un excelente recurso, se trata de Visible Body, una aplicación web que nos permite ver, en tres dimensiones, todos los aparatos, sistemas y principales órganos del cuerpo humano con una claridad impresionante. Para su perfecta visualización hay que registrarse, descargar unos plugin necesarios y esperar un poco a que se carguen todos los sistemas. Merece la pena.
Recordad que la instalación de este recurso debeis realizarla con vuestro padre o madre.

2007/10/10

ONGI GOSALDU


Irailean "Gosari Bihotz Osasungarri"erakundeak antolatutako ekintza batean parte hartu genuen.
Gogoratu ondo gosaltzeko zerealak, esnekiak, fruta eta extrak (olioa, hestebeteak, fruitu lehorrak...) jan behar ditugula.

En septiembre participamos en la campaña "Desayunos Cardiosaludables".
Recordad que para desayunar bien hay que tomar diariamente cereales, lácteos, fruta y extras (aceite, embutido, frutos secos...)