Páginas

2008/10/31

ERAKUSKETA



Gaztelaniako lehenengo unitatea amaitu dugu 6. mailakook. Bukatu berri dugun unitate honetan, ikastetxeko gela bat arte-areto bilakatu dugu, 6. mailakoen Arte-areto hain zuzen ere. Bertan, ikasleek sortutako eskulturak daude erakusgai.
Eskulturaz gain, gela bakoitzean katalogo bat egin dugu. Katalogo horretan, alde batetik, ikasleek pausoz pauso beraien artelana nola egin duten azaltzen dute; eta bestetik, artista gazte hauen biografiak daude, ikaskide batek idatzitakoa.
Jaio berri diren artista gazte hauen eskulturak datozen asteetan egongo dira ikusgai 6.mailakoen Arte-aretoan, 17:00tik – 18:00tara. Anima eta etor zaitezte zuen seme-alaben artelanak ikustera !

Hemos acabado la primera unidad de lengua castellana y con ella hemos preparado una exposición de Arte, en la que se pueden ver las esculturas que han realizado nuestras/os alumnas/os y su correspondiente catálogo. Además podréis leer la biografía de vuestra/o hija/o hecha por otra/o compañera/o.
Estáis todos invitados a visitar dicha exposición las próximas semanas de 17:00 a 18:00.
¡Os esperamos!

2008/10/25

KLIMA ALDAKETA


Inguruneko 1.gaiarekin bukatzeko klima aldaketari buruzko infografia hau jarri dugu. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikus daiteke.
4.atalean ibilaldi birtualak egin daitezke . Nora joan nahi duzu? Saharara edo Perito Moreno glaziarrera? Zeuk aukeratu.
Perito Morenora joaten bazara airetik, lurretik edo itsasontziz ibilaldia egiteko aukera izango duzu.
Berriz, Saharara joaten bazara ikusiko duzu nola zegoen duela 8.ooo urte, duela 4.000 urte eta nola dagoen gaur egun.

2008/10/23

TSUNAMIAK

Ikusten denez YouTubeko jarraitzaile asko ditugu gure ikasleen artean. Gaiarekin zerikusia duen beste bideo bat jarri dugu hemen, oraigoan Maddik gomendatutakoa.

GLAZIARRAK

6.mailako Anek bideo hau jartzea gomendatu digu.
Argentinako Perito Moreno Glaziarra da, ikusgarria benetan!

2008/10/18

LURRA, GURE PLANETA



Bideo hau arretaz entzuten eta ikusten badugu 1. gaian landutako hainbat eduki agertzen direla konturatuko gara.

2008/10/10

BARRIA


Hiru egun pasa ditugu Barriako aterpetxean eta primeran ibili gara. Post honetan aukera izango duzue kontatzeko zer egin duzuen, zer izan den gehien edo gutxien gustatu zaizuena, pasadizo edo bitxikeriaren bat, zer moduz moldatu zareten ikaskideekin, irakasleekin, monitoreekin...
Animo eta idatz ezazue iruzkinetan, horrela denon iritziak ezagutuko ditugu.

2008/10/04

ICEBERG