Páginas

2007/12/20

ANTZERKIAK

Hilabete honetan 5. mailakoak lanean jo eta ke aritu gara antzerkiak prestatzen.
5.maila A-koek "Erregearen froga" eta "Barrerik egiten ez zekien printzesa" antzezlanak prestatu dituzte eta 5.maila B-koek "Orreaga". Aste honetan emanaldi batzuk egin ditugu eta 2., 5. eta 6.mailakoek aukera izan dute prestatutako antzerkiak ikusteko.



Durante este mes de diciembre hemos trabajado mucho preparando unas obras de teatro. Las/os alumnas/os de 5º A han organizado dos obras: "La prueba del rey" y "La princesa que no sabía reir" y las/os de 5º B: "Orreaga"
Durante esta semana hemos realizado varias representaciones y las/os alumnas/os de 2º, 5º y 6º han tenido la oportunidad de ver nuestro trabajo.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Guk, 6.mailakook, Orreaga lana ikusteko aukera izan genuen eta asko gustatu zitzaigun. Argazkiak ikusita ematen du beste antzezlanak ere oso politak izango zirela, pena ez ikustea. Zorionak 5.mailako antzezle eta zuzendari guztioi. Lan bikaina egin duzue.

Joxe Amenabar

Anónimo dijo...

Ni Beñat naiz.
Asko kostatu zitzaigun antzerkia ikastea.
Ni soldadua nintzen.
Nire lehenengo antzerkia zen eta asko gustatu zait antzerkia egitea.
Nire papera oso motza zen.

Beñat

Anónimo dijo...

Aupa!
Oso interesgarria iruditu zitzaidan antzerkia egitea eta gainera uste dut 6.A, 6.B, 6.C eta 5.A klasekoei asko gustatu zitzaiela gure antzerkia.
5.A-koen antzerkiak oso politak iruditu zitzaizkidan eta nire ustez gure lehenengo antzerkia izateko nahiko ondo atera zitzaigun.

Maider 5.B

Anónimo dijo...

Ni Ibai naiz.
Nire ustez ondo atera zitzaigun antzerkia.Ni soldadua nintzen eta nire papera motza zenez gutxi kostatu zitzaidan ikastea.

Ibai 5.B

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen antzerkia egiten. Nahiko ondo atera zitzaigun, gure lehen antzerkia izateko. Espero dut gehiagotan egitea, oso polita izan zen eta.

Xabier G.