Guk Koldo Izagirreren ipuin baten hasiera kopiatu dugu, zuek asmatu behar duzue nola jarrai daitekeen eta iruzkinetan idatzi. Ea irudimena zenbateraino erabiltzeko gai zareten! Hurrengo post-ean aukera izango duzue jakiteko nola bukatzen den ipuina.
Duela urte asko, aspaldi handian, igel erraldoi baten beldurrak bizi zen abenakitarren herria.
Errekak eta ibaiak hurrupatzen zituen igelak, eta abenakitarrak urik gabe ari ziren geratzen.
Beren tipiak bildu eta edateko ur bila abiatu ziren.
Abenakitarren buruzagia ez, hura bertan gelditu zen. Hari ez zion beldurrik ematen igel erraldoiak. Eta bazeukan asmo bat.
Aizkora hartu eta haritz handi bat hasi zen ebakitzen.
Baina ez zuen guztiz ebaki...
4 comentarios:
... haritzaren enborraren beheko zatia utzi zuen han eta bestea lurrera bota zuen, gaurkoz nekatuegia zegoenez bere tipian sartu eta lo-zurrungaka hasi zela eta, igel erraldoia esnatu egin ez zuen ba!
Hurrengo egunean, haritza moztu zuen basora abiatu zen, eta segituan bere haritza aukitu zuen.
Lanean zegoela igel erraldoia urreratu zitzaion eta honek galdetu zion:
- Laguntzarik behar al duzu ?
- Ez eskerrik asko.- erantzun zion besteak harriturik.
- Zergatik beladurtzen zarete gizakiok nitaz ? erraldoia naizelako ?ibaietako, erreketako eta ur- eremuetako ura edaten dudalako?
- Bai denarengatik-beldurtuta erantzun zion.
- Lehenik :Igel erraldoia naiz nire amatxok jaten gehiegi ematen zidalako. Bigarren :Bizitzeko ibaietako, erreketako eta ur-eremuetako ura edaten dut, eta azkenik zuen inguruetan ibiltzen naiz lagunik ez daukadalako eta nire laguna izan nahi duzuen galdetzeko, baina hain lotsatia naizenez ezin dut eta zuei ikusteaz konformatzen naizelako.-erantzun zion negar zotinka.
-Lasaitu zaitez arren, ez dut gogoko nire lagunak negarrez ikustea.-esan zion Abenakitarren buruzagiak.
Igelak begietan oraindik malkoak zituelarik, harriturik galdetu zion:
- Zu nire laguna zara ?
- Orain bai, eta lasai, besteek zure arrazoiak entzuterakoan ere.-Abenakitarrak.
-Mila esker, eskerrik asko,thanks, Danke, merci...ez dakizu zenbat eskertzen dizudan .
Eta handik aurrera lagunak izan ziren betiko.
HALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA GASTEIZKO PLAZAN ETA ATERA DADILA ABENENAKITARREN BIHOTZEAN.
Ikasgaia:Ez inor baztertu benetan nor den ez badakizu.
JOYCE 5.B
...Baina momentu hartan igel erraldoia bere bizilekutik atera zen eta buruzagia jan zuen, patata frijitu eta guzti.
Kostatu zitzaien besteei enteratzea, baina azkenean jakin zuten zer gertatu zen eta bilera bat antolatu zuten.
- Izorratu dadila! -esan zuen bizilagun batek- buruzagiak ez zuen gurekin etorri nahi izan eta orain igel horren tripan dago.
- Baina oraindik gure buruzagia da, bera salbatzera joan beharko ginateke- esan zuen beste batek.
-BAI!BAI!BAI!- esan zuten guztiek batera.
Hurrengo egunean gurdiak hartu zituzten eta Abenenakira joan ziren.
Han aurkitu zuten gauza bakarra buruzagiak moztutako haritzaren enborra izan zen, horrek esan nahi zuen igelak haritza mozten harrapatu zuela buruzagia eta horrek adierazten zuen buruzagia igelaren tripan zegoela.
Berehala sortu ziren eztabaidak, baina azkenean erabaki zuten Omar izeneko mutiko bat joango zela igelarengana eta gero haren tripan sartuko zela buruzagia salbatzeko.
Horrela izan zen. Dena atera zen ondo, azken gauza izan ezik: buruzagiak ez zuen atera nahi gustura bizi zelako igelaren barruan; baina azkenean lortu zuten buruzagia zulo hartatik ateratzea, gezi lo eragile bat lepoan sartuta.
Eta handik aurrera pozik bizi izan ziren, igela beste leku batera bidali baitzuten.
Xabier G.
...momentu hartan igela bere bizilekutik atera zen eta buruzagiarengana joan zen.Igela buruzagiari ezan zion.
-Jango zaitut.
Azkenean igela buruzagia jan zuen eta igela bere bizilekura joan zen lo egitera.Igela esnatu zenean buruzagia igelaren barruan pentzatzen hazi zen nola haterako zela,igela erreka batera joan zen ura edatera.Igela ahoa ireki zuenean buruzagia bere ahotik atera zen eta errekara erori zen.Bere lagunekin topatu egin zuen eta lagunak: lehenengo igela bota zuten errekara eta bigarren soka bat bota zuten buruzagia hartzeko baina buruzagia ezan zien.
-Ezin dut soka hartu.
Eta lagunek ezan zioten.
-Benga zaiatu zaitez.
Azkenean buruzagia sokan lotu zen eta lagunek tiratu zuten sokatik buruzagia ateratzeko.Hurrengo egunean lagunek eta buruzagiak oso pozik baskaldu zuten igela errekan desagertu zelako.
barkatu Ibai naiz nire ipuinean ahaztu zait izena jartzea.
Publicar un comentario