Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Hiru Erregeak, Papa Noel, Santa Claus eta San Nicolas, ezagunenen artean.
Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO
Joku honen bitartez Olentzero eta Euskal Gabonei buruzko gauza pilo ikasiko duzu. Badakigu asko dakizula baina hainbat gauza berri ikasteko aukera izango duzu. Gainera, zure anai-arrebei, lagunei... erakutsi ahalko diezu.
7 proba jarriko ditugu, erantzunak iruzkinetan idatzi behar dira. Abenduaren 20an proba guztiak egokiro gainditzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu.
ADI IBILI ! Laster hasiko baikara galderak jartzen.
BALIABIDEAK:
Ondoren dituzun helbideetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Baina KONTUZ!!! aukeraketa bat egin beharko duzu.
Ia galdera guztien erantzunak hemen daude:
http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html
http://eu.wikipedia.org/wiki/Olentzero
Hemen ere informazio asko topatuko duzu: http://www.jalgi.com/olentzero
Oharra: Joku hau Ikasbidea Ikastolako R. Rz de Arbulok eta A. Mujikak egindako "Altxorraren bila - Olentzero" ekintzan oinarrituta dago.
2007/11/29
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 comentarios:
Oso joku dibertigarria ematen du!
Gainera zuk esan duzun bezala Olentzerori buruzko zenbait gauza berri ikas ditzakegu.
Maider
Olentzero edo Olentzaro Euskal Herriko izakia da, gabon-gauean,
Jesusen etorrera eta neguko solstizioa irudikatzen dituena.
Olatz Fernandez de Pinedo
Oientzero edo Olentzaro Euskal Herriko izakia da,Gabon-gaua Jesusen etorrera eta neguko soltizioa irudikatzen duena da.
Maialen.
Zenbait herritan lasto eta trapuz egindako figura baten bidez errepresentatzen dute, eta Gabon gauean, lepoan hartu eta etxez etxe joaten dira oles egitera. Beste herri batzutan pertsona bat izaten da Olentzero janzten dena. Tximini ondoan ere jartzen da zenbait tokitan Olentzeroren irudia, txapela buruan eta igitaia eskuan duela. Igitaia, sua bezala, bizi indarraren adierazle da: zaharra mozten du, kimu berriari lekua egiteko.
Badago, baita ere, oso hedatua egon den beste ohitura bat: Olentzero enborrarena, alegia. Enbor baten bitartez ere errepresentatu du herriak Olentzero. Gabon gauean Euskal Herriko etxe askotan, enbor handi bat jartzen zen sutan, Olentzero subila hain zuzen ere, hori izanik erretzen zena.
Subil honek indar berezia izango du: abereak (ondasun adierazle bezala) eta etxekoak zainduko ditu hurrengo urte guztian.
Kristau pentsamoldeak Kristoren iragarle bihurtu zuen pertsonaia, hasiera batetan herrian zeukan esanaia gaindituz.
Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera, euskal umeei opariak ekartzera etortzen den pertsonaia dugu Olentzero.
Era guztietan, geure sinbolo bihurtu zaigu Olentzero eta geure gaurregungo gizartera egokitu dugu, herri guztiek egiten duten bezala.
Nerea 5.A
Publicar un comentario