Gaur Iruñera joan gara. Hamaiketakoa jan eta "Espazioan bizi izan: XXI. mendeko erronka" erakusketa ikusi dugu; gero, ondoan zegoen Yamaguchi parke japoniarretik paseatzera irten gara eta azkenik, Planetarioan sartu gara "Nor da hor?" proiekzioa ikustera. Bazkaltzeko ordua ailegatu denean, autobusez, Ziudadela parkera joan gara eta handik Gasteizera.
Irteera honi buruzko iritzia idatz dezakezue iruzkinen atalean.
Hoy hemos ido a Iruña. Después de almorzar hemos visitado la exposición "Vivir en el espacio: desafío del siglo XXI", a continuación un paseo por el parque japonés Yamaguchi y finalmente hemos entrado al Planetarium a ver la proyección "¿Quién anda allí?". Posteriormente hemos ido en autobús al parque de la Ciudadela a comer y de vuelta a Gasteiz.
2007/10/26
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
10 comentarios:
Kaixo Andere naiz,
eta niri pila bat gustatu zait Iruñan egin ditugun ekintza guztiak oso oso polita eta interesgarria iruditu zait espero dut hurrengoa hau bezain polita izatea agur!!!!!!!!!!!
Epa, ni Joyce naiz, Andererekin guztiz ados nago eta urrengoa hau bezain intesgarria eta ikasgarria izan dadila!
Aupa Iruñea eta segi horrela oso ondo zoaztela!!!
Eguna primeran pasatu dugu. Dena ongi atera zaigula esango nuke. Eta zuen jarrera ere txalogarria izan da, beno, euskararen erabilerarena... hala-hala. Zergaitik hori?
Agur
Mertxe
Kaixo Amaia L. naiz
asko gustatu zitzaidan Iruñako planetarioa baina nire ustez interesgarriena "Nor da hor" filma izan zen.
Kaixo Joyce naiz, gauza bat esatea ahaztu zitzaidan, hor doa ba:eskerrik asko Karmele eta Mertxe, argizkiak ateratzeagatik eta eskerrik asko denoi hain ondo ateratzeagatik.
Kaixo ni Iñigo Zubimendi naiz,niri asko gustatu zitzaidan Iruñako Planetariunean egotea,eta gahinera oso polita izan da eta baita ere asko ikasi dut.
Espero dut berriro horrelako txangoak egitea.
Agur eta beste bat arte.
Kaixo ni Maddi Aizpurua naiz,ezin hobeto pasa nuen Planetarium-ean.
Harrigarria iruditu zitzaidan kapsulakoa ikusgarria zen !!!
Planetariunean oso ondo pasatu nuen, zeren lagunekin egon nintzen denbora osoa eta elkarrekin jan genuelako.
UNAI ROMERO
Kaixo ni Izhan naiz:
oso ondo dago, niri gehien gustatu zitzaidana, jarri ziguten pelikula izan zen.
Kaixo Beñat naiz.
Oso ondo pasatu genuen Iruñean.
Planetarioan gauza asko ikasi
genuen.
Parke batean bokatak jan genituen.
Hiru eta erdietan autobusa hartu genuen
Gasteizera joateko.
Beñat
Publicar un comentario