Gaur 5. eta 6. mailakoak Pilota Topaketetara joan gara Mendizorrotzako frontoietara.
Txoko ezberdinetan jolasak eta jokoak egin ditugu: potoa, pala, esku-pilota, putxeak... Bukatzerakoan Ogeta frontoian eskuzko modalitatean partidua ikusi dugu eta benetan oso zirraragarria izan da, bukaerako markagailua 18-16 izan da. Kiniela egin dugu, batzuek pilota irabazi egin dute eta besteek arkatza edo akuarela kutxa bat. Oso ondo pasatu dugu.
Hoy las/os alumnas/os de 5º y 6º hemos ido a los frontones de Mendizorrotza y hemos tenido la oportunidad de practicar diferentes modalidades de "Pelota". También hemos presenciado un partido en la modalidad de "pelota a mano". Ha sido muy emocionante ya que habíamos hecho una quiniela y teníamos nuestros favoritos. Ha habido muchos acertantes en nuestros grupos.
2008/05/16
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
15 comentarios:
Kaixo:
Oso ondo pasatu nuen han jolasten jokuetara. Gero partidu bat ikusi genuen eta ekipo batek 10 tantu zeukanean nire papelean hau ipini nuen:
Gorria: 18 tantu izango zuela.
Urdina: 16 tantu izango zuela.
Partidua amaitu zenean nik ipini nuen bezala bukatu zen eta oso posik jarri nintzen.oso ondo pasatu nuen. Agur!!!
Aroa 5.A
kaixo Amaia L. naiz :
Jarduera hau oso ondo dago dibertigarria da. Gainera ezagutzen zenuen jende berria, gero partidu bat ikusten genuen eta 10 punturaino iristen zirenean
papeleta batean jarri genuen gure uztez izango zen azken emaitza.
Nik jarri nuen :
Gorriak :18 tanto
urdinak :16 tanto
Asmatu nuenean oso pozik jarri nintzen.
Aio!!!!
Kaixo ni Iñigo Z naiz eta oso ondo pasatu nuen ikas-pilotan asko ikasi nuen ere ikusi genuen pilota partidu bat Oguetan eta gainera eskupilotako pilota bat lortu nuen.
Epa:
ez dut jarriko oso ondo pasatu nuela zeren mundu guztiak hori jartzen du.
Gauza asko egin genituen baina monitorea egun horretan ezkerreko oinarekin esnatu zen, eta bronka bota zigun. Azkenean pilota partidua ikusi genuen eta ia ia infartu bat eman zigun, egun horretan afonika geratu nintzen.
Andere.
Kaixo ni Markel naiz eta oso ondo pasatu genuen pilotako topaketan.
Gainera batzuk pilota bat irabazi zuten eta besteak arkatza(niri arkatza tokatu zitzaidan) tokagu zitzaizkigun maisuak oso majuak ziren, azkenean lau maisuk partidu bat bota zuten 18ra kiniela bat egin genuen nik 18-15 gorriak irabazten zutela jarri nuen baino 18-16 irabazi egin zuten gorriak eta nik goian esan dudan bezala arkatz bat irabazi egin nuen.
Hurrengo arte:
Markel.
Aupa guztioi, pilota topaketetako jarduera oso dibertigarria eta jostagarria iruditu zitzaigun gure gelako guztioi.Kinielan galdu egin nuen urdinak:18 eta gorriak: 16 egingo zuelako jarri nuelako, Uxue, 6.C-ko lagun baten anaia, Aitor, talde urdinean jokatzen zuen eta ezin nuen esan berak galduko zuela... Maddi Arenazak ere galdu du eta besteek begiratu egiten ziguten esaten bezela: ja, ja!!! guk larruzko pilota irabazi dugu eta zuek regaliza ematen duen txinoetan erositako arkatz kaka bat bakarrik!!!
Eta horrela pasatu zitzaigun Maddi eta niri eguna.
JOYCE
Kaixo:
Ikaspilotan oso ondo pasatu nuen.Potora,putsera,palara eta partidoetara jolastu genuen.Eta gero partido bat ikusi genuen apostu bat egiteko, nik asmatu egin nuen (18-16 gelditu ziren) eta pilota larrosa bat
eman ziguten asmatu genuenei.Pilota oso ondo dago jolasteko baina piska bat gogorra da.
Ane Benito.
Kaixo!
Ni Ibai naiz eta pilotako topaketan oso ondo pasatu dut.
Lehenengo denok esku pilotara jolastu dugu.Gero eskupilotako partidu bat ikusi dugu eta partidu horretako kiniela egin dugu eta irabazleei pilota bat eman zieten.
Ibai.
Kaixo!
Ni Ibai naiz eta pilotako topaketan oso ondo pasatu dut.
Lehenengo denok esku pilotara jolastu dugu.Gero eskupilotako partidu bat ikusi dugu eta partidu horretako kiniela egin dugu eta irabazleei pilota bat eman zieten.
Ibai.
Kaixo:
Oso ondo pasa genuen Mendizorrotzako frontoietan, gauza asko egin genituen:
Pilotan jolastu, palarekin, zesta-puntan...
Gero esku pilotako partidu bat ikusi genuen, gorriak urdinen kontra. Partiduaren erdian kiniela bat egin genuen, guk gorriek irabaziko zutela jarri genuen eta puntuaketa honetan:
gorriak:18 tantura eta urdinak, berriz, 16 tantura.
Azkenean, partidua bukatu egin zenean, asmatu egin genuen. Gure gelatik 17 pertsonek asmatu genuen. Irabazi genuenei eskupilotako pilota bat oparitu ziguten eta asmatu ez zutenei gomazko arkatz luze bat.
Guztiok poz-pozik joan ginen etxera. Espero dugu berriro joatea ikas-pilotara.
5.B-ko Maialen eta Maider.
Asko dibertitu ginen pilotan Ogueta frontoian eta gainera jolas asko egin genituen.Jolasak egiten bukatu genuenean partidu bat ikusi genuen partiduaren erdian apostu batzuk egin genituen eta nik horrela jarri nuen:
Gorriak:18 tantu.
Urdinak:15 tantu.
Ez nuen asmatu baina oso ondo pasatu nuen.
Xabier Z.
Kaixo:
Ikaspilotan oso ondo pasatu genuen.
Zezta puntara, putzera, palara eta esku pilotara jolastu genuen.Gero partidu bat ikusi genuen 18 tantotara. Partido erdian apustua egin genuen, nik gorrien alde apustu egin nuen aurrelaria ezagutzen nuelako eta apustuan 18 gorriak eta 16 urdinak jarri nuen eta honela izan zen, oso pozik jarri nintzen.Irabazi genuenei pilota arrosa bat eman ziguten eta ez zutenei asmatu edo arkatz luze bat edo akuarela batzuk eman zieten.
Pilota arrosa oso ona da esku pilotan jolasteko naiz eta piska bat gogorra izan.
NAROA 5.B
Kaixo!
Ni Xabi I. naiz. Asko dibertitu ginen. Hasieran bi autobusetan joan ginen: bat bosgarren mailarentzako eta bestea seigarren mailarentzako. Gero bi frontoi ezberdinetara joan ginen eta frontoi bakoitzean bi talde: gorria eta berdea. Frontoi bakoitzean hiru zona zeuden eta zona bakoitzean joku bat egiten genuen. Hiru jokuak bukatzean Ogetara joan ginen kiniela egitera. Irabazleei larruzko pilota bat eman ziguten eta galtzaileei edo lapitz luze bat edo akuarela kaxa bat, pintzel eta guzti!
Xabi I. 5.B
Kaixo:
Joan aurretik, Karmelek esan zigun kiniela bat egingo genuela, eta asmatzen zuenak oparitxoren bat izango zuela.
Nik ez nuen uste norbaitek asmatuko zuenik, hori oso zaila delako.
Lehenengo, taldeak frontoietan banatu ziren eta pilotari buruzko joku ezberdinak egin genituen han:pala, poto, putxe ...
Eta azkenean, hobeto pasatu genuen partidoa ikusten, jolasten baino.
Gehienek, gorriek irabaziko zutela jarri zuten, eta hala izan zen.
Gainera, hoberena eta arraroena nik ere asmatu nuela izan zen, baina afonikoa geratu nintzen hainbeste ohiukatzeaz.
A ze pena zuek ez egotea, mundiala izan zen!!!
MADDALEN A.
oso ondo pasatu nuen eta gainera nik asmatu nuenean oso posik jarri nintzen.Ni 9. taldean negoen Asierrekin, Aitorrekin,Aroarekin...gero taldez aldatu ginen ondopasatu nuen aiekin, geroago partidoa ikusi genuen, buenoba agur
Maider salazar 5.A
Publicar un comentario