2009/06/06
IKASTOLAKO JAIA
Aurten 6.mailakoeek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaiarako: "Lau teilatu".
Grabaketa hemen jarri dugu, baina jakin ezazue zuzenean askoz hobeto geratu dela.
Jaian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue sartu Ikastolako blogean.
Este año las/os alumnas/os de 6º se despiden de la ikastola. Por eso han preparado una pequeña actuación para este día junto al coro de madres y padres de la ikastola :"Lau teilatu".
Hemos puesto aquí la grabación, pero la verdad es que en directo se oía muchísimo mejor.
Si quereis ver las fotos de la fiesta de la ikastola entrad en el blog de la ikastola.
2009/06/02
AZKEN UNITATEA
Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu azken unitate honetan.
2009/05/25
MATERIALS
Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.- Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
- - Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
- - Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
- - Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.
2009/05/17
ZIENTZIA MUSEOA

Ekainaren 19an Donostiako "Kutxaespazioa" zientzia museoa ezagutzera joango gara; baina, hara joan baino lehen "Kutxaespazioa"ren web-orrian sartuko gara eta Zientzia Museo honek eskaintzen duenaren berri jasoko dugu. Arretaz aztertzen baldin badugu orain lantzen ari garen gaiari buruzko azalpen asko aurkituko ditugu.
2009/05/13
MUSIKA ESZENATOKIAN
Gaur goizean Lakuako Gizarte Etxera joan gara musika emanaldi bat ikusi eta entzutera. Udaleko Musika Bandak eskainitako saioa izan da. Kontzertu honen helburua musika genero ezberdinak erakustea izan da: balleta, opera, zartzuela eta musikala izan ditugu entzungai. Emanaldi interesgarria eta oso didaktikoa iruditu zaigu.
Hona hemen entzun dugun abesti bat:
Esta mañana hemos ido al Centro Cívico de Lakua a ver y escuchar un concierto. Este nos ha sido ofrecido por la Banda Municipal de Música y el tema propuesto la "Música en escena". El objetivo del mismo, reparar en los diferentes tipos de géneros musicales, como el ballet, la ópera, la zarzuela y el musical. Nos ha parecido una sesión interesante y sobre todo muy didáctica.
2009/05/11
SORMEN TESTUAK

Dagoeneko "Sormen testuak" proiekturako egin ditugun lanak gure Web orrialdean publikatuta daude. Aurten 6. mailakoei misteriozko istorioak egitea egokitu zaigu. Toki Ederreko ikasleekin ibili gara elkarlanean eta guztira 32 ipun egin ditugu. Lan hauek burutzeko hainbat tresna eta programa erabili ditugu, besteak beste Power Point, Google irudiak, Gif animatuak, Internet ...
Istorio bakoitzak bi irtenbide edo amaiera ezberdin ditu eta irakurleak aukeratu behar du nondik jarraitu. Amaieran berriro atzera egin dezakegu, horrela beste aukera ere irakurri ahal izateko.
Ea zuen gustukoak diren!
Web-gune honetan beste mailetan egin diren lanak ere aurki ditzakezue.
Ya están en Internet los trabajos que hemos realizado en el proyecto "Sormen testuak". Este año a las/os alumnas/os de 6º nos ha tocado trabajar historias de misterio. Conjuntamente con las/os alumnas/os de Toki Eder hemos realizado 32 historias. Hemos utilizado diversas herramientas y programas informáticos, tales como Power Point, Google imágenes, Gif animados, Internet...
Cada uno de los trabajos consta de una aventura con dos finales diferentes. El lector elige su final, pero llegado a éste, tienes la opción de volver atrás para leer el otro.
¡A ver si os gustan!
En esta página Web también podréis encontrar los trabajos que se han realizado en los demás curso de la ikastola.
2009/05/08
IZOTZ PISTAN
Aste honetan Baskoniaren Bahk izeneko kirol instalazioetan egon gara irristaketa ikastaroa egiten. Baina aurtengo ikastaroa ez da, aurreko bi urteetan bezala, irristaketa ikastaroa izan, "Izotz gaineko kirol anitzeko jarduera" baizik. Beharrezko trebeziak aurretik geureganatuak genituenez, pauso bat aurrera egin dugu eta hainbat kirol probatu ditugu: irristaketa artistikoa, abiadurako irristaketa eta hockeya. Gainera ez dugu istripu larririk izan eta gustura gaude esperientziarekin.
Esta semana hemos asistido diariamente a las instalaciones del Bahk para realizar un curso de patinaje sobre hielo, pero este año no a un curso de iniciación al patinaje, sino a uno de "Multideporte sobre hielo". Dado que las habilidades básicas se nos suponen después de dos años de cursillos, nos hemos lanzado a probar distintas modalidades sobre hielo: patinaje artístico, velocidad y hockey. Además, no hemos tenido que lamentar lesiones ni accidentes de consideración, por lo cual la experiencia ha resultado muy positiva.
2009/05/01
2009/04/27
JOLASTEKO
2009/04/23
FLORIDAKO LIBURUTEGIAN
"Ignacio Aldekoa-liburutegira" egin dugun bisitaren ondoren, argiago dugu zer den irakurtzea. Batzuk uste genuen ez zitzaigula gustatzen irakurtzea, baina konturatu gara, askotan, irakurriz, gauzak sentitzen ditugula eta hori bai gustatzen zaigula.
Iñakik bere artearekin istorio politak kontatu dizkigu eta baita liburutegiaren antolamendua erakutsi ere. Gainera, inkestatxo baten bidez esan digu bakoitzari, gure izaeraren arabera, zein liburu mota dugun egokiena.
Eskerrik asko, Iñaki!
Después de la visita que hemos realizado a la biblioteca "Ignacio Aldecoa" nos hemos dado cuenta de que leer también es sentir y aunque algunos pensábamos que no nos gustaba la lectura, ahora no lo tenemos tan claro.
Iñaki, con su arte de contacuentos, mientras contaba sus historias, nos ha hecho pasar un buen rato. También nos ha enseñado cómo están organizados los libros en la biblioteca, para que cuando vayamos podamos encontrar más fácilmente el tipo de lectura que nos gusta.
Además, mediante una pequeña encuesta nos ha indicado qué tipo de lectura va con nuestra forma de ser.
Gracias, Iñaki!
Iñakik bere artearekin istorio politak kontatu dizkigu eta baita liburutegiaren antolamendua erakutsi ere. Gainera, inkestatxo baten bidez esan digu bakoitzari, gure izaeraren arabera, zein liburu mota dugun egokiena.
Eskerrik asko, Iñaki!
Después de la visita que hemos realizado a la biblioteca "Ignacio Aldecoa" nos hemos dado cuenta de que leer también es sentir y aunque algunos pensábamos que no nos gustaba la lectura, ahora no lo tenemos tan claro.
Iñaki, con su arte de contacuentos, mientras contaba sus historias, nos ha hecho pasar un buen rato. También nos ha enseñado cómo están organizados los libros en la biblioteca, para que cuando vayamos podamos encontrar más fácilmente el tipo de lectura que nos gusta.
Además, mediante una pequeña encuesta nos ha indicado qué tipo de lectura va con nuestra forma de ser.
Gracias, Iñaki!
2009/04/14
MASTERMIND
Matematikako jokoa da Mastermind.Gorderik dagoen kolore-konbinazioa ahalik eta saio gutxienetan asmatzean datza jokoa.
Dedukzioan oinarrituta dago, baina zoriak ere badu eraginik.
Bakarka ordenagailuaren aurka edo bi lagunen artean jolas daiteke.
Animatu eta ea erraz asmatzen duzun.
MASTERMIND
Sarrera honetan jarrita dagoena Elhuyarrek eskaintzen duena da.
Ez dakit konturatu zareten, baina matematika lan-koadernoan antzeko ariketak egin ditugu, baina koloreak erabili beharrean zenbakiak erabili ditugu (hildakoak eta zaurituak)
2009/04/08
SIMULAZIO JOLASA
Aste Santuko oporrak heldu dira eta orain badugu astirik lasai jolasteko eta aldi berean fisika pixka bat ikasteko.
Tren baten gidaria izatea gustukoa duzu? Orduan EUROSTAR DRIVER jolasa zuretzat da.
Helburua honakoa da: orduan heltzea, beti ere bidaiaraiak eroso eramanez eta seinaleak eta abiadura mugak errespetatuz.
Jolasteko GIOCA sakatu, (karga burutu ondoren) martxan hasteko "pantografoa" sakatu, galgari eragin eta heldulekua igo. Italieraz dago baina ziur hori ez dela oztoporik izango.
2009/04/05
2477 KILOMETROA
Gaur goizean “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lemapean, 16. korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu. Arantzabela Ikastola eta Guereñu Ikastetxeko Guraso Elkarteek errelebo bat hartuta zuten, 2477 kilometroa, horrela ikastolako guztiok parte hartzeko aukera izan dugu. Argazkietan ikusten den bezala, zati batean, lekukoa gure ikastetxeko 6. mailako Anek eta Maiderrek eraman dute.
Hoy por la mañana, bajo el lema de “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” la 16º edición de la Korrika atravesó las calles de Gasteiz. Las A.M.P.A.s de la Ikastola Aranzabela y de Guereñu Ikastetxea tenían resevado un relevo, el kilómetro 2477, de esta forma todos hemos tenido la oportunidad de participar. Como puede verse en las fotos, en el recorrido que nos correspondía, las alumnas de 6ºcurso Maider y Ane han llevado el testigo.
2009/04/04
2009/04/03
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




