Páginas

2009/03/24

REZIKLATE KONTZERTUA


Aurten Reziklate izeneko proiektuan parte hartu dugu eta gaur izan dugu kontzertua.
Nahiko berezia eta bitxia izan da, guk sortutako musika tresnekin parte hartu baitugu, Turukutupa taldearen eskutik.

GURE GRAFIKOAK

Hemen jarri ditugu egindako grafiko batzuk:








2009/03/23

GRAFIKOAK SORTU


Industrializazioak lan munduan, sektorez sektore, izan zuen eragina aztertu dugu 4. unitatean. Horretarako hainbat grafiko paperean egin ditugu, baina orain Interneteko baliabide bat erabiliko dugu grafikoak egiteko. Beraz, sartu CREATE A GRAF programan eta egin paperean egin dituzun grafikoak. Horiek egin eta gero, irudi gisa gordeko dituzue ordenagailuan zuen karpetan.

Grafikoak egiterakoan jarraitu behar diren pausoak HEMEN DAUDE

2009/03/18

KONTSUMOAREN HISTORIA

Orain lantzen ari garen unitatearekin zerikusia duten 3 bideo aurkitu ditugu YouTuben. Horien loturak jarri ditugu post honetan. Kontsumoa zer den eta gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko baliogarriak izango direla uste dugu.

2009/03/13

INDUSTRIA IRAULTZA



2009/03/12

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA

Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.

2009/03/08

MARTXOAK 8

2009/03/05

PAPYRUS

Gaur arratsaldean PAPYRUS antzezlana ikusi dugu Beñat Etxepare aretoan. Kataluniako Xirriquiteula taldekoek antzeztu dute.
Hitzik gabeko ikuskizun honek sari asko jaso ditu, baina guri zuen iritzia interesatzen zaigu: Zer iruditu zaizue? Gomendatuko zenukete? Ulergarria izan da? Antzezleen lanari buruz zer? Erabili dituzten baliabideei buruzko iritzia, sormena...

AGUR JANIRE

2009/03/02

KOLDO MITXELENA INSTITUTUAN

Gaur Koldo Mitxelena institutuan izan gara. Hasteko, antzerki emanaldi bat eskaini digute bertako ikasleek prestatutakoa. Jarraian, Arantzabelatik joandako ikasle batzuekin egon gara eta, amaitzeko, ikastetxeko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute, besteak beste gimnasioa, teknologia-gela, informatika-gela, plastika-gela, liburutegia...

Informazioa osatu nahi ezkero sar zaitez bertako webgunean: koldomitxelena.net

Hoy hemos estado otra vez de visita, esta vez en el instituto Koldo Mitxelena. Para empezar hemos visto una obra de teatro preparada por los propios alumnos y alumnas. A continuación hemos estado con algunos/as alumnos/as y por último, nos han enseñado las instalaciones más interesantes: salas de informática, plástica, biblioteca, gimnasios...

Para obtener más información sobre el centro entra en su página web: koldomitxelena.net

2009/02/28

ANTZERKI-GIDOIAK


Antzerki gidoiak euskaraz eskuratzeko Interneten dugun baliabide bat eskaintzen dizuegu:


Ikusi eta aztertu patxadaz webgune hau, egin behar dugun antzerkirako iturria izan baitaiteke.

2009/02/27

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA



Otsailaren 25 eta 26ean Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina oso interesgarria izan da. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.


Los días 25 y 26 de febrero hemos ido al vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. Las vistas y los olores no eran muy agradables, pero ha sido muy interesante. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.

2009/02/26

6.BKO FAMILIAK INAUTERIETAN

2009/02/20

INAUTERIAK



Euskararen astea bukatzen dela eta inauteriak hasten direla ospatzeko jai erraldoia antolatu dugu gaur ikastolan.
Jo eta ke ibili gara mozorroak prestatzen eta gure ustez lan bikaina egin dugu. Argazkietan ikusten denez buruhandiz jantzi gara, horretarako kartoizko kutxak, margoak ... erabili ditugu eta inportanteena: irudimena. Mozorro guztiak originalak eta ezberdinak izan dira.
Argazki gehiago Ikastolako Blogean
Como terminación de la semana del euskera y comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una gran fiesta en la ikastola . Hemos trabajado con gran entusiasmo en la preparación de los disfraces y como puede verse en las fotos vamos de cabezudos. Parece mentira lo que puede conseguirse con una simple caja de cartón , algo de material, pintura y mucha imaginación.
Más fotos en el Blog de la Ikastola

ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK


1.Asmakizuna: Herria

2.Asmakizuna: Txistua

3.Asmakizuna: Perretxikoa

4.Asmakizuna: Txalaparta

5.Asmakizuna: Zezena

6.Asmakizuna: Pianoa edo eskusoinua

7.Asmakizuna: Euritakoa edo aterkia.