Páginas

2009/02/12

ASTE HONETAKO IRTEERAK

Aste honetan bi irteera egin ditugu.
Ekialdeako irakasleen gonbidapena onartuz, bertara joan gara, gutako batzuentzat datorren ikasturtetik aurrera ikastetxe berria izango dena ezagutzera. Oso ondo hartu gaituzte eta, instalazioak eta ikasgela batzuk ikusteaz gain, ikasle eta irakasle batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Zentro honi buruz informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Ekialdea institutuaren webgunean.

Bigarren irteera kontzertu batera izan da. Bertan Udal Musika Bandak Arabako Jaiei buruz kontzertu bat eskaini digu, osos aproposa Euskararen asteari hasiera emateko.

Esta semana hemos realizado dos salidas. En la primera, aprovechando la invitación del instituto Ekialdea, nos hemos pasado por allí para ver el centro que será el de algunos de nosotros y nosotras a partir del próximo curso. Nos han recibido muy bien y, además de enseñarnos las clases y las instalaciones del centro, hemos podido charlar con profesores y profesoras y con algunos alumnos y alumnas. Si quieres informarte mejor sobre este instituto entra en la web de Ekialdea.
Y la segunda salida ha sido a un concierto de música realizado por la banda Municipal de Vitoria-Gasteiz. Las obras que han tocado han sido una buena introduccion para la semana del euskera que hemos empezado a celebrar: Las fiestas de Álava.

2009/02/10

JCLIC


Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta ostegunean egingo den azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea.

2009/02/07

NERBIO SISTEMA

Nerbio-sistemaren funtzionamendua erakusten duen animazioa jarri dugu. Bertan informazio ugari ematen da, osagaiei buruz, kokapenari buruz, prozesuei buruz. Animazioa eta azalpenak arreta handiz ikusi eta gero galderak erantzun ditzakezue.


2009/02/05

IRAITZ-APARATUA


Iraitz aparatua osatzen duten elementuak eta iraitz -prozesua nola gertatzen den ikusiko dugu hurrengo esteketan:


Kontzeptuak, erlazioak, prozesua hobeto ulertzen eta finkatzen laguntzearren, Txanelak proposatzen duen galdetegia jarri dizuegu. Beraz, gernu- maskuria hustu eta saia zaitezte galderak erantzuten:

GALDETEGIA




Klasean arkume baten giltzurrunak aztertu ditugu. Gehienentzat oso interesgarria izan da ; hala ere, batzuei zurbildu zaie aurpegia.

2009/02/03

SANTA MARIA KATEDRALA


Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremioek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Barruko argazkirik ez dugu egin oraingoan, debekatuta dago-eta, baina katedraleko irudiak ikusi nahi izanez gero, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti. Hala ere, ez izan zalantzarik, bertatik bertara ikustea hobe.


Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Esta vez no hemos hecho fotos en el interior, pues está prohibido, pero si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo. Nuestro consejo ... ir a la catedral y ver las obras sobre el terreno.

2009/02/01

2009/01/30

ODOL ZIRKULAZIOA

Odolaren osagaiak, bihotza nolakoa den, odola garraiatzeko hodi motak... ikusi ditugu. Horiek guztiek elkarrekin egiten dute lana, zirkulazio-aparatua osatuz. Zirkulazio hori hobeto ezagutzea, biriketan gertatzen dena eta odolak gorputz osoan zehar egiten duen ibilbidea irudikatzea da Txanelak proiektuko jarduera honen helburua.
Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk egiten dira, ikusitako prozesuaren gainean.


GALDERAK

Osagarri gisa Santillanan agertzen diren ariketak ere jarri ditugu, batzuk zailak dira baina badakigu praktikatuz ikasten dela.

BIHOTZAREN ANATOMIA

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA

BIHOTZAREN ZIKLOA

ODOL ANALISIA



Klasean aurkume baten bihotza aztertu dugu eta aurikulak, bentrikuluak, balbulak, arteriak... nahiko ondo ikusi ditugu.

2009/01/29

2009/01/28

2009/01/26

ARNAS APARATUA

3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; oraingoz arnas aparatua aztertu dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:


ARNAS APARATUA

ARNAS APARATUARI BURUZKO GALDERAK



SANTILLANAK ere jarduera hauen bidez gizakien arnas aparatua hobeto ulertzen lagunduko digu:

ARNAS APARATUAREN ANATOMIA

AIREAK ODOLERA HELTZEKO EGITEN DUEN BIDEA

ARNAS MUGIMENDUAK

2009/01/23

TXIRULA MAGIKOA

Ahotsa da kantarien musika-tresna nagusia, eta ahotsaren ahalmen adierazkorrei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira, hurrengo bideoetan ikus daitekeen bezala.

Mozarten Txirula Magikoa, munstroez, printzesez, printzeez, pertsonaia maltzurrez eta magiaz beteta dagoen opera da.
Zati batzuk klasean entzun ditugu, baina bideo hauen bidez entzuteaz gain ikusteko ere aukera izango dugu:









En estos vídeos tenemos dos de las melodías mas familiares de la ópera La Flauta Mágica de Mozart: el aria de de la Reina de la Noche y el dúo de Papageno y Papagena.

2009/01/21

EUSKALKIAK: ENTZUN, IRAKURRI ETA ABESTU

3. gai honetan hizkuntza bakoitzak bere soinuak dituela ikusi dugu eta orain euskalkien artean ahoskeran ere desberdintasunak aurki daitezkeela aztertzen ari gara.



Euskalkiak non eta nola hitz egiten diren ikusiko eta entzungo dugu jarduera honetan. HABEk, "Ikasbil" izeneko webgunean eskaintzen dituen baliabideak erabiliko ditugu horretarako.

1. Lehendabizi, mapa ikusi eta zenbait euskalki entzutea proposatzen dizuegu. Elkarrizketak entzun eta irakur daitezke. Egokiena, biak batera egitea da. Audioak mp3 formatuan daude, beraz zuen ordenagailura deskarga ditzakezue. Audioa martxan jarri eta, entzuten dituzuen bitartean, testua erakusten duen orria begibistan mantendu.

2. Jarduerarekin bukatzeko, abestea proposatzen dizuegu. Hainbat euskalkitan dauden abestiak abestea. Klasean "Begirakun sorgin bat" abestia entzun dugu, bizkaieraz. "Ikasbil" webgunean abesti ugari ditugu eskura, entzun zein irakurtzeko aukerarekin. Aukera itzazue gustukuenak, euskalkiak lantzearekin batera, eztarria berotu eta jarduera aldarte onean bukatzeko aukera aparta baita.

(http://www.txanela.net orrialdetik ateratako ekintza)

2009/01/15

ARTIUM






Azken egunotan Artium Museoak antolatzen dituen Lehen Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak egiten ibili gara. Ana, museoko irakaslea, gurekin egon da eta berarekin hiru saio egin ditugu: bi ikastetxean eta bestea museoan. Landu dugun gaia "Gorputza" izan da.
Ea animatzen zareten Museoa bisitatzera familiakoekin, ekintza polita izan daiteke negu gorri honetan egiteko. Benetan merezi du eta gainera sarrerak ez du prezio finkorik, bakoitzak nahi duena ordaintzeko aukera du, minimo 0,01€

Argazki gehiago ikusteko hemen.


Estos días hemos particiado en los talleres que anualmente organiza el Museo Artium. El trabajo se ha desarrollado a lo largo de tres sesiones, dos en la ikastola y una en el museo. El tema tratado ha sido "El cuerpo".
Animaos a visitar el museo en familia, es una buena actividad para estos días de invierno. Merece la pena y además no hay precio fijo de entrada, cado uno paga lo que quiere, mínimo 0,01€

Más fotos
aquí.

2009/01/11

CHILDTOPIA

CHILDTOPIA umeentzako jolas eta baliabide interaktiboen bilduma da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta, hainbat arlo ikasteko jolas eta ariketak eskaintzen dizkigu.

Aukeran dauden atalak hauek dira:

* Detektibea
* Jokoak: musika, matematika,hizkuntza, abilezia, kreatibitate,... jolasak ataletan sailkatuta daude .
* Marrazten ikasi: Pausuz pausu azaltzen dizu nola marraztu bertan agertzen diren marrazki konkretu batzuk
* Eskulanak
* Ipuinak
* Fitxa Hezigarriak: inprimatzeko ariketak daude
* Zenbakiak idazten ikasi
* Letrak idazten ikasi
* Ahozko eta idatzizko ulermena

Ikastolak CHILDTOPIA webgunean sartzeko klabea erosi du eta baimena dugu ikasle guztieei emateko. Honek esan nahi du zuek etxean ere eralbitzeko aukera izango duzuela. Beraz, datorren astean klabea emango dizuegu klasean.

Etxeko ordenagailuan klabea sartzea oso erraza da:
1. Internet ireki
2. http://childtopia.com/ orrialdean sartu.
3. Goiko eskuin aldean lauki bat ikusiko duzue hau diona: “Aktibatu zure pasahitza” , ba hor sartu.
4. Zuek duzuen klabea sartu.
5. “Aktibatu” botoia sakatu eta prest!

5 hizkuntzetan erabil daitezke webgune honetan dauden ariketak: euskara, ingelesa, frantsesa, katalana eta gaztelania. Guk euskaraz eta ingelesez egitea proposatzen dizuegu.

Childtopia ofrece al los/as alumnos/as de Educación Infantil y Primaria miles de actividades diferentes para divertirse aprendiendo. Está disponible en 5 idiomas: euskera, castellano, inglés, catalán y francés. Practica y desarrolla diferentes habilidades de contenido educativo: memoria, matemáticas, idiomas, manualidades, cuentos, lecto-escritura, etc...
La ikastola ha comprado la clave de acceso y tenemos permiso para que los/as alumnos/as puedan disponer de ella en sus casas. Si todavía no la tienes y te interesa puedes pedírsela a tu profesor/a.

2009/01/01

URTE BERRI ON!!!!