Páginas

2009/01/21

EUSKALKIAK: ENTZUN, IRAKURRI ETA ABESTU

3. gai honetan hizkuntza bakoitzak bere soinuak dituela ikusi dugu eta orain euskalkien artean ahoskeran ere desberdintasunak aurki daitezkeela aztertzen ari gara.



Euskalkiak non eta nola hitz egiten diren ikusiko eta entzungo dugu jarduera honetan. HABEk, "Ikasbil" izeneko webgunean eskaintzen dituen baliabideak erabiliko ditugu horretarako.

1. Lehendabizi, mapa ikusi eta zenbait euskalki entzutea proposatzen dizuegu. Elkarrizketak entzun eta irakur daitezke. Egokiena, biak batera egitea da. Audioak mp3 formatuan daude, beraz zuen ordenagailura deskarga ditzakezue. Audioa martxan jarri eta, entzuten dituzuen bitartean, testua erakusten duen orria begibistan mantendu.

2. Jarduerarekin bukatzeko, abestea proposatzen dizuegu. Hainbat euskalkitan dauden abestiak abestea. Klasean "Begirakun sorgin bat" abestia entzun dugu, bizkaieraz. "Ikasbil" webgunean abesti ugari ditugu eskura, entzun zein irakurtzeko aukerarekin. Aukera itzazue gustukuenak, euskalkiak lantzearekin batera, eztarria berotu eta jarduera aldarte onean bukatzeko aukera aparta baita.

(http://www.txanela.net orrialdetik ateratako ekintza)

No hay comentarios: