Odolaren osagaiak, bihotza nolakoa den, odola garraiatzeko hodi motak... ikusi ditugu. Horiek guztiek elkarrekin egiten dute lana, zirkulazio-aparatua osatuz. Zirkulazio hori hobeto ezagutzea, biriketan gertatzen dena eta odolak gorputz osoan zehar egiten duen ibilbidea irudikatzea da Txanelak proiektuko jarduera honen helburua.Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk egiten dira, ikusitako prozesuaren gainean.
GALDERAK
Osagarri gisa Santillanan agertzen diren ariketak ere jarri ditugu, batzuk zailak dira baina badakigu praktikatuz ikasten dela.
BIHOTZAREN ANATOMIA
BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA
BIHOTZAREN ZIKLOA
ODOL ANALISIA

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA
BIHOTZAREN ZIKLOA
ODOL ANALISIA
Klasean aurkume baten bihotza aztertu dugu eta aurikulak, bentrikuluak, balbulak, arteriak... nahiko ondo ikusi ditugu.











