Páginas

2008/07/30

ITZIAR, NEREA ETA ADA LAUAXETAN


Kaixo berriro,

Uztailaren 11tik 20ra arte Lauaxetako udalekuan egon ginen Nerea, Itziar eta hirurok. Oso ondo pasatu genuen: jolasak, txangoak eta oso monitore majuak izan genituen. Orokorrean oso esperientzia ona izan zen. Hemen duzue argazki bat. Abuztuan hondartzara joango naiz eta beste argazki bat bidaliko dizuet, azkena, ez nekatzeko. Ea jendea argazkiak bidaltzera animatzen den, ze oporaldiaren erdia bete egin dugu.

Musu bat guztiei.


2008/07/21

CURIOSIKID

Zientzialaria izatea gustatuko litzaizueke?
Ba, 300 esperimentu baino gehiago duen Webgune bat gomendatzen dizuegu: CURIOSIKID

Oso egokia udako hilabete hauetarako.
"Experimentos on-line" atalean sartzen bazara esperimentu asko egin ahalko dituzu.
Baina interesatzen zaizuna benetako esperimentuak badira sartu
"Experimenta" atalean, bertan agertzen diren argibideak irakurtzen badituzue etxean egin ahalko dituzue proposatzen diren ekintzak.
Ongi pasa!


Si tienes espiritu científico en la estupenda página Web CURIOSIKID
podrás realizar mas de 300 experimentos interactivos sobre temas muy diferentes, para ello entra en el apartado de
"experimentos on-line".
También puedes convertirte en investigador y realizar experiencias en tu casa siguiendo las instrucciones que aparecen en el apartado de "experimenta".
¡A divertirse!

2008/07/17

KARMELE EXPO-ZARAGOZAN

Egun hauetan Zaragozan ibili naiz lagun batzuekin eta hiria ezagutzeaz gain Expo-Zaragoza bisitatu dut.
Expo-Zaragozako sarreran atera didate argazki hau eta atzean agertzen den pertsonaia Fluvi da, hango maskota. Ura munduko leku eta pertsona guztietara ailegatzea da bere betebeharra. Hemen klikatzen baduzue Fluvirekin jolasteko aukera izango duzue.

Karmele

2008/07/09

ADA LANDEETAN



Kaixo,

Zer moduz oporretan?? Ondo espero dut. Landeetako kanpin polit batean egon ginen asteburu batean eta gauean zarata berezi bat hasi ginen entzuten. Begiratu genuen eta hor zegoen TRIKU bat. Ezin genuen hartu eskuekin pintxoak direla eta, baina plater hegalari batekin bai harrapatu genuela. Hona hemen froga, argazkian. Besterik gabe, ondo pasa oporrak eta irailera arte.

Agur bero bat,

Ada H.

2008/07/06

WILD WEB WOODS

Azken bolada honetan Internet eragin handia izaten hasi da, bai gure gizartean bai komunikatzeko eran. Nahiz eta abantaila asko izan bereziki umeentzako arriskutsuak diren desabantailak ere baditu. Hemen proposatzen dizuegun joko honek erabiltzaile arduratsuak bilakatzeko, internetek nola funtzionatzen duen jakiteko eta ondo pasatzeko balio du. Jolasten hasi aurretik azalpenak irakurtzea komeni zaizue.


Ultimamente Internet está influyendo en nuestra sociedad y en la forma de comunicarnos. Aunque tiene grandes ventajas también comporta riesgos potenciales sobre todo para las/os niñas/os. Este juego que aquí os proponemos puede serviros para entender cómo funciona Internet y para convertiros en usuarios prudentes y al mismo tiempo para divertiros jugando.
Antes de comenzar a jugar os conviene leer las explicaciones sobre este juego y de cómo se juega.

2008/07/01

BIDALI ARGAZKIAK

Hurrengo post-etan gure oporretako argazki bilduma egin nahi dugu. Horretarako, zu agertzen zaren oporretako argazki bat bidali helbide honetara :

mertxekarmele@gmail.com

Argazkiarekin batera bidali idatzi bat esanez nor zaren eta non atera duzun.
Ez badakizu nola erabiltzen den posta elektronikoa eskatu laguntza gurasoei edo dakien norbaiti.



En los siguiente post-s queremos hacer un album sobre nuestras vacaciones. Para ello puedes mandarnos una foto que hayas sacado durante las vacaciones y en la que aparezcas tú a la siguiente dirección electrónica:

mertxekarmele@gmail.com

Junto con la foto escribe diciendonos quién eres y dónde has sacado dicha fotografía.
Si no sabes utilizar el correo electrónico pide ayuda a tu madre, padre, tía/o , vecina/o ...

2008/06/30

TRIBIAL JOLASA

Elkarlanean aritzeko joku honetan erakutsi dezakezue zenbat ikasi duzuen aurten . Joku hau gaztelaniaz dago, hala ere ez zaizue oso zaila irudituko.
Espero dugu puntuazio handia izatea, bestela ... ejem, ejem!

2008/06/24

MEKANOGRAFIA

Oporretan gaudenez denbora gehiago izango duzue ordenagailuan egoteko, ezta? Hona hemen proposamen bat: mekanografia ikastaro bat egitea.
Jakiteko zer den mekanografia klikatu HEMEN eta kontuan hartu teknika hori ikasten erabiliko dituzuen orduak, ziur aski zeuen bizitzan zehar amortizatuko dituzuela.
Adin guztietarako gomendagarria bada ere, geroz eta azkarrago hasi geroz eta hobe. Ez dira urte asko igaroko zuen lanerako tresna nagusia ordenagailua izateko eta ordu asko pasako dituzue ekipoen aurrean. Mekanografiatzen txukun dakienak etekin handiagoa aterako dio ordu horiei ez dakienak baino.
Hementxe uzten dizkizuegu mekanografiatzen ikasteko 2 Web orrialderen helbidea:

http://www.artypist.com/
1. honetan ikastaroa egiteko erregistratu behar duzue (horretarako gurasoen baimena eta laguntza beharko duzue), hala ere lehenago gonbidatu bezala sar zaitezkete ikusteko nolakoa den programa.

http://www.vedoque.com/
2. helbide honetan, joku eta ekintza ugarien artean mekanografia ikasteko 3 ikastaro aurki ditzakezue.


Aprovechando que estamos de vacaciones y que tenemos más tiempo para estar en el ordenador os recomendamos hacer un curso de mecanografía. ¿Para qué? para aprender y mejorar la velocidad y precisión de escritura con el teclado. Con los cursos de mecanografía mejoraréis vuestra eficiencia delante del ordenador y aprenderéis a desenvolveros bien a la hora de usar su teclado. Aquí os proponemos 2 páginas Web en las que podéis aprender mecanografía de forma gratuita:

http://www.artypist.com/
En esta primera deberás registrarte para poder hacer el cursillo ( para ello deberás pedir permiso y ayuda a tu madre o padre) De todas formas antes de registrarte puedes entrar como invitada/o para ver si te gusta el programa.


http://www.vedoque.com/
En esta segunda dirección además de encontrar un montón de juegos y actividades podrás hacer gratuitamente tres cursos de mecanografía.

2008/06/20

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA



Gaur ikasturteko azken eguna izan da. Egun berezia. Beraz, ondo hasteko, Herri Kirolen lehiaketan parte hartu dugu eta Pirulo bat jan ondoren jaialdia hasi da. Maila bakoitzak zerbait prestatu du eta bideo honetan 5.mailakook egin duguna ikusteko aukera dugu.
Atera ditugun argazkiak Ikastolako blogean ikus daitezke, asko daude, sartu eta begiratu.
Ondo pasa oporrak! merezi dugu eta, baina ez ahaztu gure bloga eta noizbehinka sartu. Nahiz eta oporretan egon zerbait interesgarria jartzen saiatuko gara.
:-)
Hoy ha sido un día especial ya que hemos celebrado el último día del curso. Hemos comenzado con un campeonato de Herri Kirolak y después de comernos un Pirulo ha comenzado el festival de fin de curso. Cada clase ha participado con alguna actividad y en este vídeo puede verse algo de lo que hemos hecho las/os alumnas/os de 5º. Si os interesa ver las fotos que hemos sacado hoy podéis visitar el blog de la Ikastola.
¡Felices vacaciones! nos las merecemos ya que hemos trabajado mucho durante todo el curso, pero no olvidéis visitar nuestro blog pues, de vez en cuando, tenemos intención de publicar algo.

2008/06/18

KURTSO AMAIERAKO TXANGOA


Atzo Sobroneko abentura parkera joan ginen kurtso amaierako txangoa egitera. Han zer egin genuen eta zer moduz pasa genuen kontatzea zuei tokatzen zaizue. Animo eta idatzi iruzkinetan!

2008/06/16

5.B-KOEN FAMILIEN IRTEERA


Larunbat honetan, ekainak 14, 5.Bko ikasle batzuk Urkuilura joan ginen egun pasa.
Goizean patinak jantzi eta paseo bat eman genuen urtegiaren ertzetik. Batzuk erori egin ziren eta kriston ipurdikoa hartu zuten, baina nahiko dibertigarria izan zen. Arratsaldean kobazulo batera joan ginen, interesgarria izan zen, hala ere pixkat "txaposoa" izan zen. Ondoren Oñatira joan ginen eta oso lagun onak egin genituen, Realzaleak!
Ane G., Maddi Ar. eta Maddi Ai.

2008/06/12

EUSKAL NATURA

Euskal Herriko ekosistemak, fauna, landaretza ... ezagutzeko web orrialde bat proposatzen dizuegu: http://www.euskalnatura.net/
Gogoratu animalien albuma egin behar dugula eta hor informazioa bila dezakezue.
Horrez gain, bideo interesgarriak ikusteko ere aukera izango duzue.

En la página: http://www.euskalnatura.net/ podemos encontrar información sobre los ecosistemas de Euskal Herria, fauna flora ... Esta dirección además de ser muy útil para encontrar los datos que necesitaremos a la hora de hacer nuestro álbum de animales también nos sirve para ver vídeos relacionados con el tema.

2008/06/11

IKASTOLAKO JAIA

Joan den larunbatean ikastolako jaia ospatu genuen. Dantzak, erakusketak, gimnasia erritmikoa, bertsoak, partiduak, abesbatza ... ikusteko aukera izan genuen. Ipuin topaketa zela eta klase guztientzako sariak egon ziren: Liburuak. Umeak primeran ibili ziren jolastokian zeuden puzgarri erraldoiekin, gargantuarekin eta jolasekin. Asko geratu ginen bazkaltzera eta oso giro ona zegoela ikusten zen. Egun horretako bideoa eta argazkiak ikusi nahi badituzue joan zaitezte Arantzabela ikastolako blogera.

Este sábado celebramos la fiesta anual de la ikastola. Se organizaron un montón de actividades: exposiciones, partidos, danzas, coro, gimnasia rítmica ...También se entregaron premios a todas las clases por participar en el concurso de cuentos. Las/os niñas/os se lo pasaron estupendamente en los castillos hinchables y en los juegos que había en el patio. Fuimos muchos los que nos quedamos a comer y realmente había un ambiente muy bueno entre todos los participantes: madres, padres, ex- padres, ex-madres, profes/as, alumnas/os, ex-alunas/os y seguro que también habría algún abuelo/a.
Si queréis ver las fotos o el vídeo pasaros por el Blog de la Ikastola.

2008/06/10

EKIALDEKO ORKESTRA


Ekialdea Institutuko ikasle batzuk orkestra bat osatu dute eta gaur ikastolara etorri dira bi emanaldi ematera, bata txikientzat eta bestea nagusientzat. Bi pieza jo dituzte: "West Side Story" eta "Los Piratas del Caribe".
Primeran egin dute eta musikarien artean lau ikasle ohi ikustean asko poztu gara.
Mila esker eta bejondeizuela!

Un grupo de alumnas/os del Instituto Ekialdea ha formado hace poco una orquesta y hoy han venido a la ikastola a ofrecernos dos conciertos, uno para para los txikis y otro para los mayores.
Han tocado dos piezas: "Twest Side Story" y " Los Piratas del Caribe".
Lo han hecho estupendamente y también nos hemos alegrado al ver a algunas/os ex-alumnas/os en la orquesta.
¡Muchas gracia y enhorabuena!


2008/06/09

ANIMALIAK

Animaliak (1.zatia)

Animaliak (2.zatia)