Ateri bada, makulu;
euria bada, aterpe.
Zer ote?
2009/02/19
2009/02/18
EUSKAL MUSIKA TRESNAK
Gaur, Euskararen Asteko ekintzen artean, musika emanaldia izan dugu ikastolako barruko aretoan. Kepa, Jon eta Iñaki musikariak etorri dira musika tresna pilo batekin eta pieza ederrak jotzeaz gain, azalpen interesgarriak ere eman dizkigute, tresna bakoitza hobeto ezagutu dezagun.
Argazkian edo argazkiaren azpian dagoen estekan klikatzen badugu puzzle bat egin ahal izango dugu. Proba ezazu!!!
Esta mañana, dentro de las actividades organizadas con motivo de la Euskararen Astea, hemos tenido espectáculo musical en el patio interior.
Han actuado para nosotros-as los jóvenes músicos Kepa, Iñaki y Jon. Además de tocar nos han enseñado cosas interesantes sobre distintos instrumentos musicales autóctonos vascos.
Si klikeamos en la foto o en el vínculo podremos hacer un puzzle. ¡Pruébalo!
2009/02/17
2009/02/16
4.ASMAKIZUNA
Ttakun-ttakun,
ttaka-ttaka,
ttuku-ttun;
lehenengo soinu,
gero oihartzun.
Pentsa eta erantzun!
ttaka-ttaka,
ttuku-ttun;
lehenengo soinu,
gero oihartzun.
Pentsa eta erantzun!
2009/02/15
3.ASMAKIZUNA
Azpian azpiko,
ez nauzu erraz ikusiko;
eta begiz jotzen banauzu
txapela eta hanka besterik
ez didazu ikusiko.
ez nauzu erraz ikusiko;
eta begiz jotzen banauzu
txapela eta hanka besterik
ez didazu ikusiko.
2009/02/14
2009/02/13
1. ASMAKIZUNA
Ez baldin bada harria
ez baldin bada irria
ez baldin dada orria
eta ez baldin bada urria
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?
ez baldin bada irria
ez baldin dada orria
eta ez baldin bada urria
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?
ASMAKIZUN LEHIAKETA
Euskararen Astean murgilduta gaude eta burutazio bat izan dugu. Gaur hasita eta datorren osteguna arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gura blogean. Ez dira errazak izango eta ondo astindu beharko dituzue neuronak erantzuna topatu nahian. Hona hemen arauak:1. Zazpi asmakizun izango dira, gaur lehena eta datorren ostegunean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Arabako jaiak.
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu duena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6.mailako gela bakoitzean.
6. Irabazleen izenak datorren ostiralean, otsailak 20, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.
7. Saria SORPRESA izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO
2009/02/12
ASTE HONETAKO IRTEERAK
Aste honetan bi irteera egin ditugu.Ekialdeako irakasleen gonbidapena onartuz, bertara joan gara, gutako batzuentzat datorren ikasturtetik aurrera ikastetxe berria izango dena ezagutzera. Oso ondo hartu gaituzte eta, instalazioak eta ikasgela batzuk ikusteaz gain, ikasle eta irakasle batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Zentro honi buruz informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Ekialdea institutuaren webgunean.
Bigarren irteera kontzertu batera izan da. Bertan Udal Musika Bandak Arabako Jaiei buruz kontzertu bat eskaini digu, osos aproposa Euskararen asteari hasiera emateko.
Esta semana hemos realizado dos salidas. En la primera, aprovechando la invitación del instituto Ekialdea, nos hemos pasado por allí para ver el centro que será el de algunos de nosotros y nosotras a partir del próximo curso. Nos han recibido muy bien y, además de enseñarnos las clases y las instalaciones del
centro, hemos podido charlar con profesores y profesoras y con algunos alumnos y alumnas. Si quieres informarte mejor sobre este instituto entra en la web de Ekialdea.Y la segunda salida ha sido a un concierto de música realizado por la banda Municipal de Vitoria-Gasteiz. Las obras que han tocado han sido una buena introduccion para la semana del euskera que hemos empezado a celebrar: Las fiestas de Álava.
2009/02/10
JCLIC
Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta ostegunean egingo den azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea.
2009/02/07
NERBIO SISTEMA
2009/02/05
IRAITZ-APARATUA

Iraitz aparatua osatzen duten elementuak eta iraitz -prozesua nola gertatzen den ikusiko dugu hurrengo esteketan:
Kontzeptuak, erlazioak, prozesua hobeto ulertzen eta finkatzen laguntzearren, Txanelak proposatzen duen galdetegia jarri dizuegu. Beraz, gernu- maskuria hustu eta saia zaitezte galderak erantzuten:
2009/02/03
SANTA MARIA KATEDRALA
Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremioek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Barruko argazkirik ez dugu egin oraingoan, debekatuta dago-eta, baina katedraleko irudiak ikusi nahi izanez gero, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti. Hala ere, ez izan zalantzarik, bertatik bertara ikustea hobe.
Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Esta vez no hemos hecho fotos en el interior, pues está prohibido, pero si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo. Nuestro consejo ... ir a la catedral y ver las obras sobre el terreno.
Etiketak:
artea,
Euskal Herria,
Informazioa,
Ingurunea
2009/02/01
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
musika tresnak.png)


