Páginas

2008/11/24

ZENBAKI ERROMATARRAK


Berriro tokatzen zaigu zenbaki erromatarrak birpasatzea. Klasean landutakoa etxean praktikatu nahi baduzue, sartu ondoko esteketan:


2008/11/23

ARGAZKI BILA

Proiekturako behar dugun informazioa jasota dugu. Hurrengo pausoa argazkiak bilatzea izango da. Horretarako, ondoko helbideak erabiliko ditugu:

2008/11/20

DANUBIO URDINA ETA VOLGAKO ARRAUNLARIAK

Vienan Urteberriko kontzertuan Johann Straussen bals hau jotzen eta dantzatzen dute urtero .




Hurrengo bideoan " Volgako arraunlariak" abesti herrikoia entzun daiteke:



Ezagunak dira?
Zuen ustez, zer lotura dute bi ibai hauek, Danubio eta Volga, doinuarekin?

2008/11/17

INFORMAZIO BILA

Proiekturako informazio bila jarriko gara jarduera honetan. Interneteko hiru informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako:

Munduko atlas elektronikoa

Harluxet hiztegi entziklopedikoa

Wikipedia.

Orain arte, 2.unitatean landu ditugun gaiak kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:

  • Kokapena. Mugak. Koordenatu geografikoak.
  • Azalera
  • Jentilizioa
  • Hiriburuaren izena
  • Biztanle kopurua
  • Hizkuntzak
  • Txanpona
  • Ezaugarri geografikoak: erliebea, ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...
  • Beste datu batzuk:hiri garrantzitsuenak, gastronomia, monumentuak, gertaera historikoak...

2008/11/13

GOOGLE EARTH - ERROMA

Egun hauetan Google Earth programa erabiltzen ari gara Europa hobeto ezagutzeko eta hainbat hiritako koordenatu geografikoak jartzeko. Ba juxtu orain bertsio berri bat atera dute eta hemengo bideoan ikus daitekeen bezala berrikuntza bat gehitu dute: Aintzinako Erroma esploratzea.
Bideoa ikusi ondoren interesgarria iruditzen bazaizu esan gurasoei eta haiek Internetetik jeitsi eta instalatuko dute.



GOOGLE EARTH DESKARGATZEKO


Google inauguró ayer una versión tridimensional de la antigua Roma para los ciber-exploradores interesados en viajar en el tiempo usando la herramienta Google Earth.
Se pueden visitar más de 6.500 edificios que se levantaban en la ciudad durante el Imperio Romano, en el año 320 A.C. Entre ellos el Foro Romano, el Coliseo, el circo Máximo, templos...
Muy interesante, tanto para padres/madres como para hijos/as.



2008/11/06

EUROPA



Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! eta hau da orokorrean landuko duguna:
Euskal Herritik Europara.
Europa fisikoa eta politikoa. Europa batasuna. Hiriak eta hiriburuak.
Erliebea: mendiak, ibaiak, klima.
Egin behar dugun proiektua: Europako estatu bati buruzko PowerPoint bat.

Egun hauetan Europako estatuak eta haien hiriburuak mapa batean marraztu eta margotu ditugu, lan horrren helburua Europako estatuak non dauden jakitea izan da. Helburu hori bete den ziurtatzeko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago?
Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .
Interneten gaztelaniaz bakarrik aurkitu ditugu jolas hauek. Zuk euskaraz ezagutzen baduzu antzekoren bat mesedez esan.

2008/11/05

ONGI GOSALDU



Udaletxeak antolatzen duen "Ongi Gosaldu" kanpainan parte hartu dugu. Otordu horren garrantzia eta gure osasun fisiko nahiz mentalari dakarkion onura azpimarratzea du helburu jarduera honek.
Ez ahaztu! Gosari orekatua egiteko fruta, esnekiak eta laboreak jan behar ditugu.
Esta semana hemos participado en la campaña organizada por el ayuntamiento"Desayuna Bien". El objetivo de esta actividad es concienciarnos de la importancia de esta comida, tanto a nivel de salud física como mental. Nunca debemos olvidar que un desayuno equilibrado consta de una ración de fruta, un producto lácteo y de cereales.

2008/11/02

MATEMATIKAK


Webgune honetan agertzen diren jolasekin birpasa dezakegu gelan lantzen ari garena: geometria, neurriak, kalkulua eta zenbakiak.

2008/10/31

ERAKUSKETA



Gaztelaniako lehenengo unitatea amaitu dugu 6. mailakook. Bukatu berri dugun unitate honetan, ikastetxeko gela bat arte-areto bilakatu dugu, 6. mailakoen Arte-areto hain zuzen ere. Bertan, ikasleek sortutako eskulturak daude erakusgai.
Eskulturaz gain, gela bakoitzean katalogo bat egin dugu. Katalogo horretan, alde batetik, ikasleek pausoz pauso beraien artelana nola egin duten azaltzen dute; eta bestetik, artista gazte hauen biografiak daude, ikaskide batek idatzitakoa.
Jaio berri diren artista gazte hauen eskulturak datozen asteetan egongo dira ikusgai 6.mailakoen Arte-aretoan, 17:00tik – 18:00tara. Anima eta etor zaitezte zuen seme-alaben artelanak ikustera !

Hemos acabado la primera unidad de lengua castellana y con ella hemos preparado una exposición de Arte, en la que se pueden ver las esculturas que han realizado nuestras/os alumnas/os y su correspondiente catálogo. Además podréis leer la biografía de vuestra/o hija/o hecha por otra/o compañera/o.
Estáis todos invitados a visitar dicha exposición las próximas semanas de 17:00 a 18:00.
¡Os esperamos!

2008/10/25

KLIMA ALDAKETA


Inguruneko 1.gaiarekin bukatzeko klima aldaketari buruzko infografia hau jarri dugu. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikus daiteke.
4.atalean ibilaldi birtualak egin daitezke . Nora joan nahi duzu? Saharara edo Perito Moreno glaziarrera? Zeuk aukeratu.
Perito Morenora joaten bazara airetik, lurretik edo itsasontziz ibilaldia egiteko aukera izango duzu.
Berriz, Saharara joaten bazara ikusiko duzu nola zegoen duela 8.ooo urte, duela 4.000 urte eta nola dagoen gaur egun.

2008/10/23

TSUNAMIAK

Ikusten denez YouTubeko jarraitzaile asko ditugu gure ikasleen artean. Gaiarekin zerikusia duen beste bideo bat jarri dugu hemen, oraigoan Maddik gomendatutakoa.

GLAZIARRAK

6.mailako Anek bideo hau jartzea gomendatu digu.
Argentinako Perito Moreno Glaziarra da, ikusgarria benetan!

2008/10/18

LURRA, GURE PLANETA



Bideo hau arretaz entzuten eta ikusten badugu 1. gaian landutako hainbat eduki agertzen direla konturatuko gara.

2008/10/10

BARRIA


Hiru egun pasa ditugu Barriako aterpetxean eta primeran ibili gara. Post honetan aukera izango duzue kontatzeko zer egin duzuen, zer izan den gehien edo gutxien gustatu zaizuena, pasadizo edo bitxikeriaren bat, zer moduz moldatu zareten ikaskideekin, irakasleekin, monitoreekin...
Animo eta idatz ezazue iruzkinetan, horrela denon iritziak ezagutuko ditugu.

2008/10/04

ICEBERG