Páginas

2008/10/18

LURRA, GURE PLANETA



Bideo hau arretaz entzuten eta ikusten badugu 1. gaian landutako hainbat eduki agertzen direla konturatuko gara.

2008/10/10

BARRIA


Hiru egun pasa ditugu Barriako aterpetxean eta primeran ibili gara. Post honetan aukera izango duzue kontatzeko zer egin duzuen, zer izan den gehien edo gutxien gustatu zaizuena, pasadizo edo bitxikeriaren bat, zer moduz moldatu zareten ikaskideekin, irakasleekin, monitoreekin...
Animo eta idatz ezazue iruzkinetan, horrela denon iritziak ezagutuko ditugu.

2008/10/04

ICEBERG

2008/09/28

LURRA

Elhuyarreko jolas honekin Lur Planeta hobeto ezagutzeaz gain, hainbat kulturatan izan dituzten munduaren ideiak ere ezagutuko dituzue.

2008/09/22

OZONO GERUZA

Ozono geruzaren bilakaera 2007.urtean

2008/09/21

1.UNITATEA: BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lehenengo unitate honetan, Lur planetan etengabeko aldaketan dagoen sistema dela ikusten ari gara. Lurrazalean eman diren aldaketaz ohartzeaz gain, aldaketa horien eragileak identifikatu eta lan hori nola egiten duten aztertzen ari gara.
Gai hau hobeto uler dezagun Txanela proiektuak hainbat baliabide digital eskaintzen dizkigu: bideoak, azalpen testuak eta galderak; hauek oso interesgarriak izan daitezke bai ikastolan zein etxean klasean landutakoa errepasatzeko edo sakontzeko.

2008/09/19

LURRAREN BIHOTZERAINO

Egun hauetan Jules Verne idazlearen "Lurraren bihotzeraino" liburuan oinarrituta dagoen pelikula bat ikus daiteke Gasteizko zinemetan. 1.unitatean lantzen ari garenarekin erlazioa handia duela kontuan hartuta joan gaitezke ikustera .

Guk oraindik ez dugu pelikula ikusi baina entzun dugu zuetariko batzuk ikusita duzuela, beraz, animatu eta kontaiguzue zer iruditu zaizuen.
Pelikula hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzu ikus dezakezu post honetan jarri dugun "trailerra".

2008/09/17

6.MAILAKO BAT OPORRETAN


Kaixo, lagunok!
Ezetz asmatu nor dagoen buruhandiaren azpian?
Pista bat emango dizuet: askotan joaten gara gure kanpinera.
Agur.
6.B-ko ikasle bat

2008/09/08

GOGOETAK

- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2008/09/04

ONGI ETORRI 6. MAILARA

Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara. Ikusi duzuenez blogaren izena aldatu dugu iazkoaren jarraipena izango delako, nahiz eta helbide berberarekin jarraitu.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

2008/08/26

MERTXE ZUBI ESEKIAN


Oporretako argazkietatik hauxe aukeratu dut zuei erakusteko. Eguraldi tristea egiten zuen egun batean Bizkaia aldera joan nintzen. Ezagutzen al duzue Bizkaiko zubi hau?

Oporrak bukatzear daudenez, laster arte!

Musuak denontzat eta gogoz etorri, eeeeee?

2008/08/25

ADA HENDAIAN

Kaixo:

Udako opor hauetan ateratako argazkien artean, azkena bidaltzen dizuet. Hendaiatik ibili naiz, hondartzan eta mendiko bideetan. Oso alde polita da eta gauza asko daude ikusteko.

Nire atzean agertzen den gaztelua Abbadiekoa da. Ez dakit barruan mamuren bat dagoen, baina hor egonez gero oso ondo bizi da.
Laster arte.

ADA

2008/08/21

JOYCE ASPALDIKO YUGOSLABIAN


Epa lagunok:

Zer moduz igaro dituzue opor luuuuze horiek? Nik berebiziki ongi, jakinminak asebetuz uztaila osoan zehar.

Veneziatik abiatuz Slovenia, Kroazia, Bosnia, Montenegro eta Albaniako lurraldeak zeharkatu eta behatu ditugu udako bidaia honetan. Ikus dezakezuen argazki honetan Mostarreko (Bosnia) erdi aroko zubia agertzen da. 1993an Serbiarrek leherrarazi zuten musulmandar eta katolikoar auzoak lotzen zuen lokarria desagertaraziz. 5000 bat musulmandar erahilak izan ziren eta bere auzoa zeharo birrinduta geratu zen. Antzerakoa gertatu zen Sarajebo eta Sebrenijan. Sarrazki hauen errudunetako bat orain gutxi atxilotua izan den Radoban Karadzic da. Gaur egun zubia berrereikia dago. Han bertan grinaz eta itxaropenez Egañaren aspaldiko bertso hau abestu genuen han bertan bildu ginen euskaldun talde batekin:

Bosniatarrak gaur entzun degu

Zuen oihu hitz larria

Pakea sarri hutsa da baina

Gerra beti izurria.

Ia betiko sendotzen degun

elkartasun lokarria.

nago pentsatzen jarria

ez ote den pozgarria

loratu zuen irria.

Gu gera zuen sendia eta

zuen lur zola berria,

bat gustora non aurkitzen den han

bait du bere aberria,

bait du bere aberria.

2008/08/19

ANE OROPESAN

Kaixo:
Abuztuaren 1-etik 15-era Oropesan egon nintzen oporretan.
Han hondartzan eta igerilekuan bainatu nintzen, "akuapark" batera joan nintzen, taularekin olatuak hartzen nituen ... Argazkia itsasargi ondotik aterata dago eta nire atzean herria eta itsasoa ikusten da.
Oso ondo pasa nuen nire familia eta lagunekin, gainera ia egun guztietan eguraldi ona egin zuen.

Ane Benito.

2008/08/07

XABI ITALIAN


Kaixo!
Hemen gaude ni eta nire familia Erromako Koliseoan. Oso ondo pasatu genuen. Koliseoko gidak istorio asko kontatu zizkigun, adibidez, itsasontzien borrokak ere egiten zituztela bertan. Ikuskizunek sei ordu inguru irauten zuten, eta emakumeak zutik egon behar ziren denbora osoan.
Irailean ikusiko gara!
Xabi I.