2008/10/18
LURRA, GURE PLANETA
Bideo hau arretaz entzuten eta ikusten badugu 1. gaian landutako hainbat eduki agertzen direla konturatuko gara.
2008/10/10
BARRIA
Hiru egun pasa ditugu Barriako aterpetxean eta primeran ibili gara. Post honetan aukera izango duzue kontatzeko zer egin duzuen, zer izan den gehien edo gutxien gustatu zaizuena, pasadizo edo bitxikeriaren bat, zer moduz moldatu zareten ikaskideekin, irakasleekin, monitoreekin...
Animo eta idatz ezazue iruzkinetan, horrela denon iritziak ezagutuko ditugu.
2008/10/04
2008/09/28
LURRA
2008/09/22
2008/09/21
1.UNITATEA: BILAKATU ZEN BIZIGAI
Lehenengo unitate honetan, Lur planetan etengabeko aldaketan dagoen sistema dela ikusten ari gara. Lurrazalean eman diren aldaketaz ohartzeaz gain, aldaketa horien eragileak identifikatu eta lan hori nola egiten duten aztertzen ari gara.Gai hau hobeto uler dezagun Txanela proiektuak hainbat baliabide digital eskaintzen dizkigu: bideoak, azalpen testuak eta galderak; hauek oso interesgarriak izan daitezke bai ikastolan zein etxean klasean landutakoa errepasatzeko edo sakontzeko.
2008/09/19
LURRAREN BIHOTZERAINO
Pelikula hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzu ikus dezakezu post honetan jarri dugun "trailerra".
2008/09/17
6.MAILAKO BAT OPORRETAN
2008/09/08
GOGOETAK
2008/09/04
ONGI ETORRI 6. MAILARA
Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara. Ikusi duzuenez blogaren izena aldatu dugu iazkoaren jarraipena izango delako, nahiz eta helbide berberarekin jarraitu.Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!
Ikastola zain duzue!
2008/08/26
MERTXE ZUBI ESEKIAN
2008/08/25
ADA HENDAIAN
Kaixo:Udako opor hauetan ateratako argazkien artean, azkena bidaltzen dizuet. Hendaiatik ibili naiz, hondartzan eta mendiko bideetan. Oso alde polita da eta gauza asko daude ikusteko.
Nire atzean agertzen den gaztelua Abbadiekoa da. Ez dakit barruan mamuren bat dagoen, baina hor egonez gero oso ondo bizi da.
Laster arte.
ADA
2008/08/21
JOYCE ASPALDIKO YUGOSLABIAN
Epa lagunok:
Zer moduz igaro dituzue opor luuuuze horiek? Nik berebiziki ongi, jakinminak asebetuz uztaila osoan zehar.
Veneziatik abiatuz Slovenia, Kroazia, Bosnia, Montenegro eta Albaniako lurraldeak zeharkatu eta behatu ditugu udako bidaia honetan. Ikus dezakezuen argazki honetan Mostarreko (Bosnia) erdi aroko zubia agertzen da. 1993an Serbiarrek leherrarazi zuten musulmandar eta katolikoar auzoak lotzen zuen lokarria desagertaraziz. 5000 bat musulmandar erahilak izan ziren eta bere auzoa zeharo birrinduta geratu zen. Antzerakoa gertatu zen Sarajebo eta Sebrenijan. Sarrazki hauen errudunetako bat orain gutxi atxilotua izan den Radoban Karadzic da. Gaur egun zubia berrereikia dago. Han bertan grinaz eta itxaropenez Egañaren aspaldiko bertso hau abestu genuen han bertan bildu ginen euskaldun talde batekin:
Bosniatarrak gaur entzun degu
Zuen oihu hitz larria
Pakea sarri hutsa da baina
Gerra beti izurria.
Ia betiko sendotzen degun
elkartasun lokarria.
nago pentsatzen jarria
ez ote den pozgarria
loratu zuen irria.
Gu gera zuen sendia eta
zuen lur zola berria,
bat gustora non aurkitzen den han
bait du bere aberria,
bait du bere aberria.
2008/08/19
ANE OROPESAN
Kaixo:Abuztuaren 1-etik 15-era Oropesan egon nintzen oporretan.
Han hondartzan eta igerilekuan bainatu nintzen, "akuapark" batera joan nintzen, taularekin olatuak hartzen nituen ... Argazkia itsasargi ondotik aterata dago eta nire atzean herria eta itsasoa ikusten da.
Oso ondo pasa nuen nire familia eta lagunekin, gainera ia egun guztietan eguraldi ona egin zuen.
Ane Benito.
2008/08/07
XABI ITALIAN





