Beheko irudian klikatzen baduzue bideoari buruzko galdera bat eta letra-zopa bat agertuko dira.
(El Tinglado blogetik ateratako ariketa)
2007-2008ko ikasturtean 5. mailan geundela hasitako bloga. 2008-2009ko ikasturtean 6.mailan gaudela, jarraipena.
(El Tinglado blogetik ateratako ariketa)



Bidaiari bat urrutiko lurralde batera iritsi zen eta atxilotu egin zuten. Erregeak heriotza zigorra ezarri zion, baina bere bizia salbatzeko honako hau proposatu zion:
Gaur Rossiniren Sevillako Superbizargilea opera ikustera eta entzutera joan gara. Ikuskizuna Printzipal antzokian izan da .



Proiektuko hurrengo pausoa klimograma egitea da. Talde bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batezbesteko prezipitazioak eta tenperaturak.
Proiekturako informazio bila jarriko gara jarduera honetan. Interneteko hiru informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako: Harluxet hiztegi entziklopedikoa
Orain arte, 2.unitatean landu ditugun gaiak kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:

Lehenengo unitate honetan, Lur planetan etengabeko aldaketan dagoen sistema dela ikusten ari gara. Lurrazalean eman diren aldaketaz ohartzeaz gain, aldaketa horien eragileak identifikatu eta lan hori nola egiten duten aztertzen ari gara.
Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara. Ikusi duzuenez blogaren izena aldatu dugu iazkoaren jarraipena izango delako, nahiz eta helbide berberarekin jarraitu.
Kaixo:Epa lagunok:
Zer moduz igaro dituzue opor luuuuze horiek? Nik berebiziki ongi, jakinminak asebetuz uztaila osoan zehar.
Veneziatik abiatuz Slovenia, Kroazia, Bosnia, Montenegro eta Albaniako lurraldeak zeharkatu eta behatu ditugu udako bidaia honetan. Ikus dezakezuen argazki honetan Mostarreko (Bosnia) erdi aroko zubia agertzen da. 1993an Serbiarrek leherrarazi zuten musulmandar eta katolikoar auzoak lotzen zuen lokarria desagertaraziz. 5000 bat musulmandar erahilak izan ziren eta bere auzoa zeharo birrinduta geratu zen. Antzerakoa gertatu zen Sarajebo eta Sebrenijan. Sarrazki hauen errudunetako bat orain gutxi atxilotua izan den Radoban Karadzic da. Gaur egun zubia berrereikia dago. Han bertan grinaz eta itxaropenez Egañaren aspaldiko bertso hau abestu genuen han bertan bildu ginen euskaldun talde batekin:
Bosniatarrak gaur entzun degu
Zuen oihu hitz larria
Pakea sarri hutsa da baina
Gerra beti izurria.
Ia betiko sendotzen degun
elkartasun lokarria.
nago pentsatzen jarria
ez ote den pozgarria
loratu zuen irria.
Gu gera zuen sendia eta
zuen lur zola berria,
bat gustora non aurkitzen den han
bait du bere aberria,
bait du bere aberria.
Kaixo: