Páginas

2008/08/21

JOYCE ASPALDIKO YUGOSLABIAN


Epa lagunok:

Zer moduz igaro dituzue opor luuuuze horiek? Nik berebiziki ongi, jakinminak asebetuz uztaila osoan zehar.

Veneziatik abiatuz Slovenia, Kroazia, Bosnia, Montenegro eta Albaniako lurraldeak zeharkatu eta behatu ditugu udako bidaia honetan. Ikus dezakezuen argazki honetan Mostarreko (Bosnia) erdi aroko zubia agertzen da. 1993an Serbiarrek leherrarazi zuten musulmandar eta katolikoar auzoak lotzen zuen lokarria desagertaraziz. 5000 bat musulmandar erahilak izan ziren eta bere auzoa zeharo birrinduta geratu zen. Antzerakoa gertatu zen Sarajebo eta Sebrenijan. Sarrazki hauen errudunetako bat orain gutxi atxilotua izan den Radoban Karadzic da. Gaur egun zubia berrereikia dago. Han bertan grinaz eta itxaropenez Egañaren aspaldiko bertso hau abestu genuen han bertan bildu ginen euskaldun talde batekin:

Bosniatarrak gaur entzun degu

Zuen oihu hitz larria

Pakea sarri hutsa da baina

Gerra beti izurria.

Ia betiko sendotzen degun

elkartasun lokarria.

nago pentsatzen jarria

ez ote den pozgarria

loratu zuen irria.

Gu gera zuen sendia eta

zuen lur zola berria,

bat gustora non aurkitzen den han

bait du bere aberria,

bait du bere aberria.

No hay comentarios: