Páginas

2008/11/06

EUROPA



Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! eta hau da orokorrean landuko duguna:
Euskal Herritik Europara.
Europa fisikoa eta politikoa. Europa batasuna. Hiriak eta hiriburuak.
Erliebea: mendiak, ibaiak, klima.
Egin behar dugun proiektua: Europako estatu bati buruzko PowerPoint bat.

Egun hauetan Europako estatuak eta haien hiriburuak mapa batean marraztu eta margotu ditugu, lan horrren helburua Europako estatuak non dauden jakitea izan da. Helburu hori bete den ziurtatzeko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago?
Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .
Interneten gaztelaniaz bakarrik aurkitu ditugu jolas hauek. Zuk euskaraz ezagutzen baduzu antzekoren bat mesedez esan.

1 comentario:

Anónimo dijo...

http://www.juegosxl.com/europe/

Hemen goian dagoen helbidean oso egokia den joku bat dago Europa ezagutzeko ingelesez.

Maider 6.B