Páginas

2009/05/11

SORMEN TESTUAK


Dagoeneko "Sormen testuak" proiekturako egin ditugun lanak gure Web orrialdean publikatuta daude. Aurten 6. mailakoei misteriozko istorioak egitea egokitu zaigu. Toki Ederreko ikasleekin ibili gara elkarlanean eta guztira 32 ipun egin ditugu. Lan hauek burutzeko hainbat tresna eta programa erabili ditugu, besteak beste Power Point, Google irudiak, Gif animatuak, Internet ...
Istorio bakoitzak bi irtenbide edo amaiera ezberdin ditu eta irakurleak aukeratu behar du nondik jarraitu. Amaieran berriro atzera egin dezakegu, horrela beste aukera ere irakurri ahal izateko.

Ea zuen gustukoak diren!
Web-gune honetan beste mailetan egin diren lanak ere aurki ditzakezue.


Ya están en Internet los trabajos que hemos realizado en el proyecto "Sormen testuak". Este año a las/os alumnas/os de 6º nos ha tocado trabajar historias de misterio. Conjuntamente con las/os alumnas/os de Toki Eder hemos realizado 32 historias. Hemos utilizado diversas herramientas y programas informáticos, tales como Power Point, Google imágenes, Gif animados, Internet...
Cada uno de los trabajos consta de una aventura con dos finales diferentes. El lector elige su final, pero llegado a éste, tienes la opción de volver atrás para leer el otro.
¡A ver si os gustan!
En esta página Web también podréis encontrar los trabajos que se han realizado en los demás curso de la ikastola.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo denoi:
Oso politak izan dira baina guk hasitako ipuinen jarraipenek akats asko zituzten.Imaginazioarekin zeuden eginak, baina batzuk ez zuten zentzurik.
Ekintza hau berriro egitea asko gustatuko litzaidake.

Agur bero bat !!!

Maddi Arenaza

Anónimo dijo...

Kaixo!

Orain dela hilabete batzuk, sormen testuak idazten hasi ginen urtero bezala, taldeka jarrita. Aurten misteriozko ipuinak idatzi ditugu eta gero Tokieder ikastolako umeek bukaera idatzi zuten eta guk baita ere. Orokorrean ipuin guztiak oso politak eta interesgarriak izan dira eta espero dugu guk idatzi ditugunak haientzat ere horrela izatea.

Agur,

6.B-ko Maider eta Ane G.

Anónimo dijo...

Kaixo:
Urte honetako sormen testuak asko gustatu zaizkigu. Aurten misteriosko ipuinak egitea tokatu zaigu eta bi irtenbiderekin. Orokorrean oso politak eginda daude, baina, batzuk ez zaizkigu asko gustatu nola dauden bukatuta, ez dutelako zentzu handirik, adibidez: "Marialuixa Detektibearen Kasua" edo " Txominen Etxe Berrian".
Asko saiatu gara eta oso ondo pasatu ere.
Hurrengo urtean hau egingo dutenentzat esan nahiko genieke oso ariketa polita eta originala dela. Gainera gauza berri asko ikasten dira: Ordenagailuei buruz eta ortografiari buruz.
Espero dugu guk bezain ondo pasatzea.

Agur bero bat, 6.B-ko Naroa eta Ane B.

Anónimo dijo...

Kaixo denoi:

Oso ideia ona iruditzen zait sormen testuen ideia, baina Maider, Ibai eta nik egin genuen ipuinaren jarraipenari GUTXI bat emango nioke.
Orainaldian hasi dira eta lehenaldian bukatu dute, lehenengo protagonistak beste pertsona batzuk ziren eta bukaeran haiek izango balira bezala bukatu dute.



Andere G.