2008/06/16
5.B-KOEN FAMILIEN IRTEERA
Larunbat honetan, ekainak 14, 5.Bko ikasle batzuk Urkuilura joan ginen egun pasa.
Goizean patinak jantzi eta paseo bat eman genuen urtegiaren ertzetik. Batzuk erori egin ziren eta kriston ipurdikoa hartu zuten, baina nahiko dibertigarria izan zen. Arratsaldean kobazulo batera joan ginen, interesgarria izan zen, hala ere pixkat "txaposoa" izan zen. Ondoren Oñatira joan ginen eta oso lagun onak egin genituen, Realzaleak!
Ane G., Maddi Ar. eta Maddi Ai.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
5 comentarios:
Kaixo:
Nik oso ondo pasatu nuen irteeran, Urkuluko urtegia oso polita zen eta kobazuloa oso interesgarria izan zen.Gainera Oñatira joan ginenean lagunak egin genituen.
5.B-ko Ane Benito.
kaixo lagunok! Ni Ane naiz eta irteerara joan nintzen.Oso dibertigarria izan zen, batez ere patinekin geudenean.Batzuk jausi egin ziren, eta ez ditut izenak esango.
Espero dut horrelako beste irteera bat egitea.
Agurrrr
Ane G.
Kaixo ni Markel naiz eta oso ondo pasatu nuen Urkuilun. Hasieran patinak jarri eta 5 kilometro egin genituen baina noizbehinka gelditzen ginen. Gero jatera joan ginen jatetxe oso arraro batera. Bukatzeko Urkuiluko kobazuloetara joan ginen eta oso politak ziren.
Markel Uriarte
Epa joxepa!
Primeran pasa nuen gure mendi irteeran.Pixkat txaposoa izan zen kobazulokoa baina asko ikasi genuen.Bazkariko espagetiak ez zeuden hain onak baina zer egingo diogu!
Agur!!!
Maddi Aizpurua
Oso ondo pasatu genuen.5km egin genuen patinez Mikel,Xabier,Markel eta ni gelditu ginen lehenak.Gero kobazulora joan ginen, oso polita izan zen.Gero Oñatira joan ginen eta han lagunak egin genituen.Lagun horiek oso tontoak ziren.
Beñat P
Publicar un comentario