
Gaur arratsaldean Korrika Txikia ospatu dugu. Argazkiekin egin dugun muntaia ikusi nahi baduzue begiratu Arantzabelako blogean.
2007-2008ko ikasturtean 5. mailan geundela hasitako bloga. 2008-2009ko ikasturtean 6.mailan gaudela, jarraipena.


Gaur arratsaldean PAPYRUS antzezlana ikusi dugu Beñat Etxepare aretoan. Kataluniako Xirriquiteula taldekoek antzeztu dute.
Gaur Koldo Mitxelena institutuan izan gara. Hasteko, antzerki emanaldi bat eskaini digute bertako ikasleek prestatutakoa. Jarraian, Arantzabelatik joandako ikasle batzuekin egon gara eta, amaitzeko, ikastetxeko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute, besteak beste gimnasioa, teknologia-gela, informatika-gela, plastika-gela, liburutegia...