
Kaixo berriro,
Uztailaren 11tik 20ra arte Lauaxetako udalekuan egon ginen Nerea, Itziar eta hirurok. Oso ondo pasatu genuen: jolasak, txangoak eta oso monitore majuak izan genituen. Orokorrean oso esperientzia ona izan zen. Hemen duzue argazki bat. Abuztuan hondartzara joango naiz eta beste argazki bat bidaliko dizuet, azkena, ez nekatzeko. Ea jendea argazkiak bidaltzera animatzen den, ze oporaldiaren erdia bete egin dugu.
Musu bat guztiei.