
Guk Koldo Izagirreren ipuin baten hasiera kopiatu dugu, zuek asmatu behar duzue nola jarrai daitekeen eta iruzkinetan idatzi. Ea irudimena zenbateraino erabiltzeko gai zareten! Hurrengo post-ean aukera izango duzue jakiteko nola bukatzen den ipuina.
Duela urte asko, aspaldi handian, igel erraldoi baten beldurrak bizi zen abenakitarren herria.
Errekak eta ibaiak hurrupatzen zituen igelak, eta abenakitarrak urik gabe ari ziren geratzen.
Beren tipiak bildu eta edateko ur bila abiatu ziren.
Abenakitarren buruzagia ez, hura bertan gelditu zen. Hari ez zion beldurrik ematen igel erraldoiak. Eta bazeukan asmo bat.
Aizkora hartu eta haritz handi bat hasi zen ebakitzen.
Baina ez zuen guztiz ebaki...